Dokumentuaren akzioak
Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
Ostiralean, ekainaren 23ero bezala, San Juan bezperako soka-dantzarekin ospatuko dugu uda berriaren etorrera. Iaz hasi ginen sokara gonbidatzen guretako garrantzitsuak diren eta omendu nahi ditugun lagun eta erakundeak eta aurtengoa, berezia izanen da!
2003an hasi genuen —duela 20 urte beraz— Dantzan.com atari orduan mustu berriaren bitartez, Eibarko Kezka dantza taldearekin dugun harremana. Gero, haien entsaio batean izan eta leiho mentalak zabaldu zizkiguten. Haiei esker hasi ginen ere Argia dantzari taldearekin elkarlanean eta zerbait behar izan dugunero eskuzabalki partekatu dute gurekin. Haien eskuzabaltasuna ez da horretara mugatu, 2009an eta 2016an Arrateko ezpata-dantzara ere gonbidatu gintuzten —baita azken urte horretan San Juanetako haien soka-dantzara ere —eta beste hamarnaka aldiz ere izan gara Eibarren dantzan, beti ere ezinhobe artatuak. Haiek abiatutako Ezpalak jaialdia Iruñera ere ekartzea onartu ziguten eta elkarrekin antolatu genuen 10 urtez. Gure dantza-errepertorioak sortu ditugunean, beti pazientziaz, proaktibitatez eta borondate onenez entzun eta lagundu gaituzte. Gure dantza taldea gaur egun denaren erruaren parte handi bat Kezka dantza taldearena da eta zor eternalean izanen gara haiekin!
Baina bi taldeen arteko harreman orokor horren muinean pertsonak daude noski! Haiek (izan) dira harreman horren motore, eta agian lotsatuko badira ere, soka-dantzaren bitartez haiek omendu, eskertu eta gogoan izan nahi ditugu: Oier Araolaza, Ane Sarasketa, Enrike Izagirre, Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate, Ekhi Zugasti, Aresatz Usobiaga, Luken Aranburu, Miren Hazas eta aipatu ez, baina gogoan zaituztegun gainontzeko guztiak ere. Lerrootan ezin idatzi guztion izenak ez-eta zuenganako dugun eskertza adierazteko aski hitz ere.
Eibarreko festa handiak dira San Juanak eta esan bezala, Kezkako lagunek betebeharrak dituzte horietan. Beraz, ezingo dira tropel handian etorri, baina guztien ordezkari, bi lagun handi izanen ditugu Iruñean gonbidatu: Ane Sarasketa eta Enrike Izagirre. Ane Sarasketa 2005. urtean Nafarrora etorri zen lanera eta gurekin entsaiatzen aritu zer urtebetez-edo. Kezkakoen eginmoldeak erakutsi zizkigun bihotz-zabalki eta gaur arte irauten duen arrasto goxoa utzi zuen gurean. Enrike Izagirre sanferminzale porrokatua da eta festaren testuinguru hori ere partekatu dugu berekin. Kuria kaleko une sutsu horietan, zeinen gozagarri izan zaizkigun beti bere babes oihuak! Prozesioren batean ere gurekin atera izan da dantzari-infiltratu!
Dantzaren bitartez lagunak eskertzea eta omentzea baino gauza ederragorik ez zaigu bururatzen!
Beraz,
San Juan bezperako soka-dantza
- Ekainak 23, ostirala
- Arratsaldeko 19:30etan
- Iruñeko Santa Ana plazan
Sarnafuera!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05