Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

Dokumentuaren akzioak

Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

Bagenekien azken aspaldi honetan kili-kolo zebilela baina bart jaso dugu zorigaiztoko berria, Angel Etxaniz, gure taldearen hastapenetako dantzaria zendu dela.

1933an sortua, 16 urterekin eman zuen izena Iruñeko udal dantza taldean jadanik bere bi anai bertan ari baitziren dantzari 1950eko hasieran. Taldea sortu berri-berritan, beraz. Alta, ez zen izan Sansaturninoko lehen prozesio hartan atera ziren dantzari haietarik bat. 1951. urtean mustutako Duguna izeneko ikuskizunean, aldiz, bai aritu zen eta hala, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak zapaldu ahal izan zituen dantza-urratsez. 

Angel-Etxaniz_01
Angel Etxaniz, Iruñeko udal dantza taldearekin egindako bidaietako batean

Angel-Etxaniz_03
Angel Etxaniz, Sagrario Aranbururekin dantzan

10 urtez izan zen udal dantzari eta soldaduska egin bitartean, Donostiko Oinkari taldean ere aritu zen, Gene Yurre eta enparauen dantza-kide. Bertan egondako hilabeteetan Luzaideko dantzak, Lizarrako Larrain-dantza, Leitzako ingurutxoa eta garaiko nafar errepertorioko bestelako dantzak ere erakutsi zizkien donostiarrei.

1988an Iruñeko udal dantza taldea babesteko egin zen "Amaia da hasiera" ikuskizunean hartu zuen parte. Egungo Duguna elkartearekin ere harremana atxiki izan du egun arte eta Sansaturnino egunean egiten dugun urteurren bazkarira etorri izan da ongi izan den bitartean, beti, txintxo-txintxo.

Angel-Etxaniz_04
Angel Etxaniz (galtza urdin argiz), 1988. urtean egin zen 'Amaia da hasiera' ikuzkizunean dantzan

Angel-Etxaniz_05
Angel Etxaniz, 2007. urtean egin genion elkarrizketan

2007an elkarrizketatu ahal izan genuen eta orduan esan zigun Veneno ezizena ez zela dantza-kideen asmakizuna izan, etxetik zekarren, horren izan baitzen kokina haurtzaroan. Begirada bihurria atxikitzen zuen baina oroz gain, bere goxotasuna azpimarratu nahi genuke.

Dolumin sentituenak bere senide eta gertukoendako.

Izan zirelako gara. 

Ez adiorik, Angel!

 

Dokumentuaren akzioak

2021/02/04 12:25
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
2021/02/04 14:29
Mila esker, lagunok!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.