Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Domina 2022
Elkar taldeak jaso du Gipuzkoako Urrezko Domina 2022ko abenduaren 16an egin den ekitaldian. Ohikoa den moduan Gipuzkoako hainbat herri eta taldeko dantzariek osatutako ezpata-dantzak egin die harrera omenduei Diputazioaren jauregiaren aurrean.
Arratsaldeko 18:00etan Jauregiaren atari nagusitik atera dira ezpata-dantzariak eta txistulariak aurretik dituztela zuzendu dira Ahaldun Nagusia lagun zutela zain zeuden omenduen aldera.
Omenduen aurrean ezpata-dantza dantzatu eta atari nagusira itzuli da segizioa, omenduak atzetik dituztela. Atari nagusiaren aurrean korrika hasi da ezpaten soka eta arkua egin du omenduak jauregira sartzeko.
Argia dantzari taldea eta Ikerfolk elkarteen zuzendaritzapean eta Dantzan elkarteak koordinatuta Gipuzkoako hainbat taldetako ezpata-dantzariak aritu dira dantzan: Argia (Donostia), Haritz (Elgoibar), Gure-Kai (Deba), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga), Aurtzaka (Beasain), Urki (Andoain), Sahatsa (Azpeitia-Azkoitia) eta Kezka (Eibar), eta baita Dantzerti (Bilbo) eskolako ikasle batzuk ere bai. Guztiak Elgoibarko Udalaren txistulari taldearen doinura aritu dira.
Ezpata luzeekin aritu dira Egoitz Irazabalbeitia, Aitor Marañon, Izaskun Elizegi, Iera Larrañaga, Beñat Gastón, Idoia Nater, Maite Perez, Naiara Azurmendi, Aitor Sorazu, Alain Sorazu, Joxe Antonio Mendizabal, Nekane Urretabizkaia, Selene Cros, Naroa San Miguel, Ane Iparragirre, Enrike Izagirre, Izar Araolaza, Uxue Gisasola, Oier Araolaza, Ekhi Zugasti, Amaiur Aristi, Ainara Bento, Angela Matabuena eta Aitzol Barbarias. Jexux Larrea aritu da buruzagi, Josu Garate gidari, eta Naiara Ollo, Ainhoa Mujika, Miren Hazas eta Andoni Alonso azkendari. Ainhoa Larrañaga arduratu da jantzietaz. Txistulariak: Andoni Urbieta, Olatz Arriola, Iñigo Legorburu, Danel Legorburu eta Eneko Ansola izan dira.
Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:
2005 Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros eta Pedro Luis Uriarte.