Ezpata-dantza donostian

2005/03/18

Atzo ezpata-dantza egin genuen Donostian. Gipuzkoako urrezko domina ematen zien Foru Aldundiak Menchu Gal margolariari eta kooperatiben sortzaileei.

 

Aurrean bezala Urbeltzi eskatu zioten omenduei egiteko harrera dantza prestatzeko eta Urbeltzek ezpata-dantza egitea proposatu zigun.

 

Nahikoa lan izan dugu taldea osatzen ostegun buruzuri batean eta goizeko 11.00etan ez baita erraza dantzari talde bat biltzea.

 

Azkenean domina bezala, ezpata-dantza ia Gipuzkoa osokoa atera zaigu: Hondarribia, Irun, Añorga, Deba, Elgoibar, Eibar eta Ermuko (Bizkaiko ordezkaritza) dantzariekin osatu dugu ezpata-dantza.

Elgoibarko Udalaren txistularien doinura dantzatu dugu. Ea hurrengoan larunbatean egiten duten bestela... Hona argazkiak.