Ezpata-dantza Frankismoaren biktimen omenez
Gipuzkoako Urrezko domina Frankismoaren biktimei eskaini die Foru Aldundiak 2017 urtearen hondar honetan, eta ohi bezala ezpata-dantza eskaini dugu probintziako hainbat dantzarik eta txistularik bat eginda.
Abenduaren 15ean, Gipuzkoako Diputazioaren jauregian egin da ekitaldian, eta ezpata-dantza, jauregitik atera, dantzatu eta arkua egin ondoren berriz ere eraikin barrura sartu da. Bi kapitainek aginte zume berezia eskilaretan gora igo eta urrezko dominaren ondoan ezarri dute ekitaldia lehen urrats honetan.
Donostiako Argia dantzari taldea, Andoaingo Urki, Beasaingo Aurtzaka, Añorgako Arkaitz, Elgoibarko Haritz, Azpeitia-Azkoitiko Sahatsa eta Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariek eta Eibarko Usartza txistulari taldeko musikariek egin dute ezpata-dantza.
Ezpata-dantzariak: Egoitz Blanco, Olaia Gabirondo, Enrike Izagirre, Jon Altuna, Naiara Ollo, Amaia Irurtia, Aitor Sorazu, Oihane Sarriegi, Ilazki Azaldegi, Andoni Alonso, Asier Garmendia, Olaia Azurmendi, Mirene Iraola, Maider Callejón, Ainhoa Mujika, eta Izar Sarriegi. Azkendariak: Ainara Aizpurua, Mikel Legorburu, Miren Hazas eta Gari Otamendi. Kapitainak: Amaia Loiola eta Jokin Otamendi. Gidaria: Josu Garate. Txistulariak: Enrike Montero, Asier Castelos eta Elena Perez. Atabala: Iñaki Orbegozo.
Ekitaldiko bideoa hemen: