Ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioan
Azken urteetan bezala aurten ere Gipuzkoako Foru Aldunadiak urrezko dominak eman ditu Gipuzkoaren alde lan egin dutenei. Andoni Egaña, Pedro Miguel Etxenike eta Iciar Astiasaran izan dira urrezko domina jaso dutenak aurten.
Arkaitz Añorgako dantzariak, Elgoibarko Haritz euskal dantzari taldeak eta Eibarko Kezka dantza taldeak osatu dugu ezpata-dantza eta Eibarko Usartza txistulari bandaren doinuarekin batera dantzatu dugu. Argiako Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregiren begirada zorrotzak zuzendu du aurten ere ezpata-dantza.
Aurreko urteetan bezala aurten ere astegun (abenduaren 27a, asteazkena) batean tokatu zaigu dantzatzea eta batek baino gehiagok lana edo ikasketak utzi behar izan ditu Donostiara etortzeko.
Ezpata-dantzan Arantza Uriguenek eta Felipe Loyolak ateratako argazkiak ikusteko flickr-ean begiratu ditzakezue.