Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian

Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian

Ezpata-dantza Donostian, 2015-03-28. Argazkia: Felipe Loiola.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dituen Urrezko plaken ekitaldian ezpata-dantzan izan gara martxoaren 28an Donostiako Kursaalean. Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Plaka 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritako pertsonei eman zien. Ekitaldia hasi aurretik, Kursaaleko sarrerako aterpean egin zitzaien harrera ezpata-dantzarekin.

Urrezko plaka 2015: ezpata-txiki

Omenduen ordezkariek, Gipuzkoako Diputatuek eta bertara hurbildutako jendeak izan zuen ezpata-dantzaren zubiak eta azkendarien lanak bertatik-bertara ikusteko aukera. Horiek eginda, omenduen aurrean azken zubia egin, eta Kursaalerako sarrerako atean egin zitzaien zubia, denak ekitaldira sar zitezen.

Urrezko plaka 2015: tunela

Urrezko plakaren ekitaldiko ezpata-dantza hau Gipuzkoako hainbat herri eta taldetako dantzariekin osatzen da, eta Argia dantzari tadearen zuzendaritzarekin eta Usartza txistulari taldearen doinura Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Andoaingo Urki, Añorgako Arkaitz eta Eibarko Kezka dantza-taldeetako dantzariek parte hartu genuen.

Urrezko plaka 2015: talde argazkia txistulariekin

Dantzariak: Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Enrike Izagirre, Luken Aranburu, Amaia Rodriguez, Olaiz Agirrebeña, Josu Garate, Ander Garitagoitia, Jone Saez, Miren Hazas, Maitane Fariñas, Ekhi Zugasti, Maider Otaola, Amaia Loiola, Eire Vila, Maialen Astigarraga, Jon Lizarralde, Egoitz Irazabalbeitia, Joseba Astarbe, Ainara Aizpurua, Jokin Otamendi, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Andoni Alonso, Asier Garmendia, Jon Arregi, Koldo Antolinez, Igor Baroja, Andoni Iriondo, Maialen Baroja, Ixone Juaristi eta Jugatx Juaristi. Txistulariak: Enrike Montero, Elena Perez, Asier Kastelos eta German Ereña.

Hemen Felipe Loiolaren argazki sorta: 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com