Ezpata-dantza Jakin taldeari eskainitako Urrezko Dominean

2019/02/01
Ezpata-dantza Jakin taldeari eskainitako Urrezko Dominean

Jakin taldeko lau kide historikok, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendik jaso dute 2018ko Gipuzkoako Urrezko Domina. Abenduaren 19an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ekitaldian ezpata-dantzarekin egin zaie harrera, ekitaldi horretan ohikoa den moduan. 

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoa Plazan, Diputazioaren jauregiaren ate nagusitik atera da ezpata-dantza eta segizioak eraikinaren aurrealdetik igarota Peñaflorida kalearekin batzen den ertzeraino iritsi da. Bertan, zain ziren Torrealdai, Intxausti eta Agirrebaltzategi, Markel Olano Ahaldun Nagusiak lagunduta. Azurmendi gaixo izanik ez da ekitaldian izan. Zubiak egin ondoren, azkendariak omenduen aurrean geratu dira eta ezpata-dantza dantzatu dute.

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ondoren, zubia eginik segizio etorritako bidetik itzuli da jauregiko ate nagusiaren aurrean korrika-txikian zubia prestatu eta azpitik pasata Diputazio barrura sarrera aterpea eginez omenduentzat. Atarian diputatuen ongi-etorria jasota areto nagusira igo dira denak eta Diputatu Nagusia izan da igotzen azkena, ezpata-dantzari kapitainak aurretik zituela.

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Usartza txistulari taldearen doinura eta Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Argia, Haritz, Arkaitz, Dantzerti, Urki, Gure-Kai eta Kezkako ezpata-dantzariek osatu zuten taldea. Txistulariak: Enrike Montero, Elena Perez, Asier Castelos eta German Ereña. Dantzariak: Amaia Loiola, Naiara Ollo, Ainara Aizpurua, Egoitz Irazabalbeitia, Gari Otamendi, Ainhoa Mujika, Maider Callejon, Andoni Alonso, Asier Garmendia, Mikel Legorburu, Igor Baroja, Dairi Martinez Brown, Beñat Urrutia, Elene Carreto, Beñat Arizabaleta, Maddi Argote, Olaia Gabirondo, Egoitz Blanco, Oier Araolaza, Enrike Izagirre, Lore Sarasua, Josu Garate, Lore Alvarez, Jokin Hazas, Amaia Rodriguez eta Garoa Magunazelaia.

Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2018-12-19. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan CC-BY-SA

Hona hemen Gorka Bravok egindako argazki sortaren albuma:

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982 Jose Migel Barandiaran.
1983 Manuel Lekuona.
1985 Orfeon Donostiarra.
1987 Eibarko Armagin Eskola.
1991 Carlos Santamaria.
1994 Euskaltzaindia.
1998 Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.
2003 Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.
2008 Mikel Laboa.
2013 Nestor Basterretxea (Urrezko plakak: Egin eta Euskaldunon Egunkaria).
2014 Benito Lertxundi (Urrezko plakak: Frankismoan Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria jasan zuten emakumeak eta “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea)