Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren 2021eko ekitaldian
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko dominaren ekitaldian. Donostia, 2021-12-17. Argazkia: Alex Berasategi - Dantzan (cc) by-sa.
Abenduaren 17an ospatu da Donostian, Gipuzkoa Plazan, Diputazioaren jauregian, 2021eko Urrezko Dominaren ekitaldia. Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalak jaso du urrezko domina. Ikerfolken gidaritzapean eta 2003tik egiten den bezala ezpata-dantzak egin die harrera omenduei.
Gipuzkoako hainbat herri eta taldetako dantzariek osatutako ezpata-dantza izaten da hau. Aurten talde hauetako dantzariak izan dira: Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Sahatsa, Argia, Itxaropena, Haritz eta Kezka dantza taldeetakoak; Elgoibarko Udalaren Txistulari Bandak jarri du musika eta Ikerfolk eta Dantzan elkarteek koordinatu dute.
Bi eskuko ezpatekin aritu dira Onintze Azpeitia, Naiara Ollo, Joseba Astarbe, Egoitz Irazabalbeitia, Irantzu Iribar, Mikel Legorburu, Aitor Sorazu, Alain Sorazu, Irati Aranguren, Imanol Arantzamendi, Asier Garmendia, Ane Fernandez, Ainhoa Sarasola, Ane Inurrieta, Helene Nater, Lierni Olano, Enrike Izagirre, Izar Araolaza, Uxue Gisasola, Amaiur Aristi; Ezpata txikiekin aritu diren azkendariak: Nerea Unanue, Miren Hazas, Amaia Loiola eta Andoni Alonso; buruzagia Gari Otamendi; ezpata-dantzaren gidaria Josu Garate; Txistulariak: Andoni Urbieta, Itziar Goñi, Danel Legorburu, Ane Zuñiga eta Enara Gorostiza.
- Argazkiak: Ezpata-dantza 2021. Arg.: Alex Berasategi
- Historia: Ezpata-dantza Gipuzkoako urrezko dominaren ekitaldian
Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:
2005 Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros eta Pedro Luis Uriarte.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19