Bartzelonara goaz, L'Espardenyu Folk Fest jaialdira

2025/07/23
Bartzelonara goaz, L'Espardenyu Folk Fest jaialdira

Kezka Dantza Taldea Bartzelonan, L'Espardenyu folklore jaialdian arituko da asteburu honetan. Uztailaren 25 eta 26an Bartzelonako Poble-sec auzoan egingo den folklore jaialdian parte hartuko du Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldeak. Poble-sec auzoko Renaixença Esbartak antolatzen duen jaialdia da, bertako kultura eta folklorea sustatzeko asmoz, eta Kezka izango da gonbidatu berezia, euskal dantza tradizionala Kataluniako ikusleengana hurbiltzeko. Hona hemen L'Espardenyu FolkFest-eko uztailaren 25eko ostiraleko egitaraua:

Uztailak 25, ostirala – Sortidor plaza

  • 19:30 – L'Espardenyu FolkFest

    • Renaixença esbart dansaire

    • Chalanes de Barcelona (Peru)

    • Kezka dantza Taldea (Eibar, Euskal Herria)

  • 22:00 – L'Espardenyu gau musikalak

    • Metalengua (Txile)

    • Ana Koreana DJ