Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan!

2024/02/19

Dantzariek lehen hiru entseguak egin dituzte eta txistulariek egin duten lehena. Oraindik hiru hilabete falta dira eta beste zazpi entsegu egiteko aukera izango da, beraz, nahi duten guztiak batzeko aukera dago oraindik 2024ko Eibarko Euskal Jaian parte hartzera. Eibarko Klub Deportiboak 100 urte b...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2024 San Blas opilekin etorriko dira

2024/01/25

Otsailaren 3an, larunbatez, ospatuko ditugu 2024ko koko-dantzak. Baserrietako koko-eskea Agina auzoan egingo dugu aurten. Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da. Koko-dantzak, otsailak 3, larunbata 8:30 Errebalen baserritarren postuetan ...

Gehiago irakurri

Denok dantzara Euskal Jaian Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko

2024/01/04

Datorren urtean, Eibarko Klub Deportiboak 100 urte beteko ditu eta hori dela eta 59. Euskal Jaia berezia izango da. Kezka Dantza taldekook urteurrena dantzan eta txistua jotzen ospatzeko asmoa dugu. Horregatik, Eibarko dantzari eta txistulari guztiei, belaunaldi eta garai guztietakoei, dei egiten d...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2023: Herensugeak masusten kontra-dantza ekarri zuenekoa

2024/01/03

Goizeko zortzi-terdietan Errebaleko merkatu plazan lehen txapligu, kalejira, fox-trot, arin-arin, makila-dantza, kopla-kantu eta dantza eginda abiatu ditugu 2023ko otsailaren 11n koko-dantzak. Koko-dantzak, Eibar, 2023-02-13. Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea CC by-sa Itu...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara: 30 urte San Andresak dantzan jartzen

2023/11/29

2023 honetan 30 urte beteko dira Eibarko San Andres jaietan Plazara Dantzara erromeria lehen aldiz egin genuenetik. 1993ko azaroaren 26an, larunbata, izan zen lehen aldia. Jainaga eta Narbaiza izan genituen musikari lehen hartan Elgoibarko udalaren txistulariekin batera. Elgoibarko Haritz eta Debak...

Gehiago irakurri

Zuberoako ikastolen saskiak 2023

2023/11/06

Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da! Irekita dago. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta saskiak Eibarko...

Gehiago irakurri

Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan

2023/10/04

Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Euskal Herriko Dantza Agerketara daramatzagu

2023/09/14

Larunbat honetan Basaurin ospatzen den Euskal Herriko Dantza Agerketaren aurkeztuko ditugu Arrateko Amaren dantzak. Arrate eguneko emanalditik egun gutxi pasa badira ere, erropak garbitu eta berriz prestatu, hankak eta txistuak berriz berotu, eta irailaren 16an Basaurira goaz Usartza txistulari tal...

Gehiago irakurri

Dena prest Arrateko Amaren dantzen egun handirako

2023/09/07

Azken entsegua Arrateko zelaian eginda Usartzako txistularien laguntzarekin, azken orduan orkatilaren bat troka-dantzan hasi bada ere, ia-dena prest dugu biharko Arrateko egun handirako. Hemen ordutegia: Bizkaiko itsas aldetik datoz gonbidatuak Katalin Zarate eta Anartz Ormaza, Bakiko Itxas-A...

Gehiago irakurri

30 Aurresku San Juan egunean

2023/06/23

Soka-dantza esan diogu hainbat urtetan argi utzi nahirik sokan dantzatuko dugula, baina XX. mendean zehar gehien erabili izan den izena dantza hau izendatzeko aurreskua izan da. 1994ko ekainaren 24an 25 urteko hutsunearen ondoren berreskuratu zen aurreskua San Juan egunean Eibarren eta 30. aldiz eg...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com