Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan!

Dokumentuaren akzioak

Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan!

Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan!

Euskal Jaira begira dantzarien entsegua, 2024-01-11.

Dantzariek lehen hiru entseguak egin dituzte eta txistulariek egin duten lehena. Oraindik hiru hilabete falta dira eta beste zazpi entsegu egiteko aukera izango da, beraz, nahi duten guztiak batzeko aukera dago oraindik 2024ko Eibarko Euskal Jaian parte hartzera. Eibarko Klub Deportiboak 100 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko 59. Euskal Jaia berezia izango da.Eibarko dantzari eta txistulari guztiei, belaunaldi eta garai guztietakoei, dei egiten dizuegu datorren maiatzaren 26an, Euskal Jai egunean, plazan denok elkarrekin jarduteko. 

Euskal Jaia 2015
Eibarko dantzariak eta txistulariak Euskal Jaian 2015. urtean. Argazkia: Iñaki Zugasti

Ehun bikote baietz!

190 dantzarik eta 30 txistularik eman du izena dagoeneko. Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan! Inoiz dantzan edota txistua jotzen aritutakoa bazarete, berriro plazara irteteko gonbidapena egiten dizuegu hemen. Oraindik ez baduzue izenik eman sartu lotura honetan eta bete inprimakia.

Euskal jairako entsegua 2024 - 01
Euskal Jaira begira dantzarien entsegua, 2024-01-11. Argazkia: Oihane Llorente - Kezka dantza taldea. CC-by-sa.

Dantza-entseguak

Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltea dantzatuko dira, eta nahi duenarentzat entsegu-egunak antolatu dira: zenbait ostegun, ostiral eta larunbatetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko. Entsegu guztiak Errebalen izango dira. 

  • Urtarrilak 11, osteguna, 19:30. ☑️
  • Urtarrilak 27, larunbata, 10:30.☑️
  • Otsailak 15, osteguna, 19:30.☑️
  • Otsailak 14, larunbata, 10:30.☑️
  • Martxoak 14, osteguna, 19:30.
  • Martxoak 16, larunbata, 10:30.
  • Apirilak 11, osteguna, 19:30.
  • Apirilak 20, larunbata, 10:30.
  • Maiatzak 4, larunbata, 10:30.
  • Maiatzak 10, ostirala, 19:00.
  • Maiatzak 17, ostirala, 19:00.

 

Euskal jairako entsegua 2024 - 02
Euskal Jaira begira dantzarien entsegua, 2024-01-11. Argazkia: Oihane Llorente - Kezka dantza taldea. CC-by-sa.

Txistulariak

Txistulariek, batetik, txistu-poteorako biribilketak joko dituzte eta, bestetik, dantzarako betiko kantuak. Entseguak Errebalen:

  • Otsailak 15, osteguna, 19:30.☑️
  • Martxoak 14, osteguna, 19:30.
  • Apirilak 11, osteguna, 19:30.
  • Maiatzak 17, ostirala, 19:00.

 

Euskal jairako entsegua 2024 - 03
Euskal Jaira begira dantzarien entsegua, 2024-01-11. Argazkia: Oier Araolaza - Kezka dantza taldea. CC-by-sa.

Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena denok batera ospatzeko desiatzen gaude. 

Zatoz gurekin dantzara edota txistua jotzera!

https://www.deporeibar.com/dantzak/euskal-jaia-2024-depor-100/

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com