Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/05

Ezpalak 2012 jaialdiaren bukaera Eibarren. Zinta-dantzen nazioarteko jaialdia bukatzeko zinta-dantza handi bat dantzatu zuen Kezka dantza taldeak. 180 dantzari, 9 metroko alturako makila, 1,6 km zintatan. Doinua, Sasikopaitsu biribilketa da, Adolfo Jainaga soinuarekin, Inma Albizu panderoarekin. Zinten korapiloa oraindik askatu ezinda daude Eibarren. Irudiak: Eire Vila. Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia, Eibarren, 2012-05-27.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2012/12/05 18:38

korapiloa askatu ezinda? besterik ez duzue merezi jaja, horrelakorik!
benetan polita, "xinpleagatik" eta ikusgarriagatik. Ez al duzue begiratu Guinessean sartzeko?
Guk ere gure taldeko lokala orain urte batzuk inauguratu genuenean 140 dantzari inguruko ezpata(makila) luzeen arkua egin genuen, eta oker ez banago, baita alkatea azpitik pasatu arazi ere.

Kezka dantza taldea
kezka
2012/12/08 20:24

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/world-records/3000/largest-maypole-dance

Kezka dantza taldea
kezka
2012/12/08 20:55

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor aspertuta badago, kontatu ditzala.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/12/08 20:56

Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.