Jare eta Kezkaren dantza saioak eta Emepebosten erromeria Depor egunean

2025/10/14
Jare eta Kezkaren dantza saioak eta Emepebosten erromeria Depor egunean

Larunbat honetan, urriaren 18an, ospatuko dugu Eibarko Klub Deportiboaren eguna eta bertan, atletismo, eskalada, pilota edo xake saio artean, dantza ekitaldiak ere izango dira. Hain zuzen, Eibarko Deportiboarekin lotura estua duen Gasteizko Manuel Iradier elkarteko Jare dantza taldea izango dugu bisitan eta Kezkak eta Jarek dantza-kalejira eta ekitaldiak eskainiko ditugu. Ondoren, Emepebost errokmeria taldearekin kantu, dantza eta festan borobilduko dugu eguna.

Dantza eta festa Depor egunean

18:00 DANTZALDIA, Kezka (Eibarko Klub Deportiboa) eta Jare (Gasteizko M. Iradier) dantza taldeen emanaldia. Plaza Barriatik irteera eta emanaldiak Untzagan eta Toribio Etxebarrian.

20:30 ERROMERIA, Toribio Etxebarrian. EMEPEBOST