Dokumentuaren akzioak
Eibarko kaldereroen kantak euskaraz
Kezka dantza taldea
2025eko aratusteetan euskaraz kantatu zuten Eibarko kaldereroek lehen aldiz. 1930eko hamarkadan atera ziren kaldereroak lehen aldiz Eibarren, Donostiakoen kantak Eibarrera egokituta. Donostian kaldereroen konpartsa 1884koa da, eta Raimundo Sarriegiren doinuek eta Adolfo Combaren hitzek osatzen dute errepertorioa. Iaz gure erara euskaratu eta dagoeneko haiek kantatu genituen. Hungariar kanta salbu, hori hungariar itxuran dago idatzita, baina ez omen da hungariarra ere ez, asmatutakoa baizik, alemaniar hitz batzuekin hungariar faltsua omen da... 2026kora eta ondoko urteetara begira Eibarko kaldereroetan kantatzen ditugun euskarazko hitzak hemen jarri ditugu denon eskura:
Hungariar Kaldereroak
Ze ederra, ze paisaia
Gozatzen gabiltza gu hemen
Eibartarrak herri dana
Agurtzen zaituztegu pozez.
Kaldereroak Hungariatik gatoz
Estaziñora tren espezialian
Disfrutatzeko giro ederrian
Hiru egunak karnabalian
Kantuan eta parrandan
Paregabeko hirian
Ai, bai ondo,
poz eta algaria. (Bis)
Kanta! Dantza! Goza!
Bai, bai! Dantza! Goza!
Ze ederra, ze paisaia
Gozatzen gabiltza gu hemen
Eibartarrak herri dana
Agurtzen zaituztegu pozez.
Herririk herri
Herririk herri gabiltza gu beti
Toki danetan txoraturik (bis)
Baina inon ez dugu ikusi
Hemen moduko edertasunik (bis)
Batzuk sendoak, besteak lirainak
Begi-ederrak, masailak gorri (bis)
Kaldereroak balira
Burdina urtzeko begiekin (bis)
Ekin, ekin, ekiiiin.
Kaldereroak lanean (Mazurka)
Adiskide maiteok,
kolpe egin biharrari!
Konpontzaile onak gara
Lapiko, zartain ta pertzak
Burduntzali ta galdarak
Guk konpontzen ditugu. (bis)
Jarduten gara debalde
Nausixak errieta egin arren
Balkoiko begiratuek
Harropuztutzen gaituzte. (bis)
Eibartarrak, drogosuak
Urten kalera bagoaz ta
Gogoan eroango doguz
Hemen bizitakuak.
Ta akordatu
Gaur, uztean
Kaldereroek
Zure herria
Kantutxo bat
Entzungo da
Kolpe ta kanta
Tak, tik, tik, tak! (bis)
Eibartarrak, drogosuak
Urten kalera bagoaz ta
Gogoan eroango doguz
Hemen bizitakuak. (bis)
Hungariar kanta
Nach geta mer nach
geta mer nach
nach geta mer nach.
Arbeit asfreit
ist gut ruhem singelin
arbeit asfreit
ist gut ruhem singelin.
est mur ser lunch
est mur ser lunch
frais ken fort len
wolmiach ot men.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19


