Urrezko domina, argazki sesioa Arraten eta Kafe Antzokian Bilbon

2025/12/24
Urrezko domina, argazki sesioa Arraten eta Kafe Antzokian Bilbon

Hiru ekitaldi izan ditugu asteburu bakarrean, Donostian, Arraten eta Bilbon, asteburua dantzan joan zaigu. Ostiralean, abenduaren 12an, Donostian parte hartu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Urrezko Dominaren ekitaldian, ohiko ezpata-dantzan. Gipuzkoako hainbat dantza talderekin (Argia, Urki, Kemen, Goizaldi, Udaberri, Aurtzaka, Haritz, Kezka eta Arkaitz dantza taldeetako dantzariak, bai eta Usartza txistulari taldearekin batera aritu gara. Aurtengo ekitaldian, Lourdes Iriondo kantagileari eskaini zaio Urrezko Domina, hil ondoko omenaldi gisa. 

Urrezko Dominaren ezpata-dantza. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan cc-by-sa

Kezkako dantzariak, Urrezko Dominaren ezpata-dantza. Argazkia: Gorka Bravo - Dantzan cc-by-sa.

Larunbatean, abenduaren 13an, Arraten izan gara, Aitor Laspiur argazkilari eibartarraren argazki proiektu batean parte hartzen. Saio horretan, dantzariek koko-dantzetako eta euskal inauterietako jantziak erabili dituzte.

Kezkako koko-dantzariak eta euskal inauterietako beste jantzi batzuekin Arraten, 2025-12-13.

Asteburua borobiltzeko, igandean, abenduaren 14an, Bilbon izan gara, Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurreneko ospakizun ekitaldien barruan. Argia dantzari taldearen emanaldian, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, hainbat dantza eskaini ditutugu Kezkakook, Argia, Elai Alai, Duguna, Haritz eta Gure-Kai taldeetako kideekin batera, eta dantzariek eta ikusleak elkarrekin dantzan bukatu dute kafe antzokiaren urteurren festa.

Bilbo Kafe Antzokiaren 30. urteurreneko festa. Argazkia: Quico Puges - Dantzan cc-by-sa