Jose Luis Perez Sarasketa (1936-2025)

2025/07/25
Jose Luis Perez Sarasketa (1936-2025)

Jose Luis Perez Sarasketa (1936-2025) zendu da. Oso gaztetxo zala hasi zen Gregorio Santa Cruzek prestatutako dantzariei txistua jotzen (Acción Catolican lehenengo eta Eibarko Klub Deportiboan 1958tik aurrera), bai eta gero ere Patxi Betiak hartu zuenean Deportiboko dantzarien gidaritza. Kezka dantza taldeko zuzendaria izan zen 1964-1978 bitartean eta ondotik Amalur dantza taldea sortu eta zuzendu zuen, urte guzti horietan Eibarko Udal Txistulari banda, Usartzako zuzendari zen bitartean. XX. mendeko Eibarko txistu eta dantza tradizioen sustapen eta transmisioaren arduradun garrantzitsua izan da, eta 1994an berreskuratu zen San Juan eguneko aurreskuan ere ezinbesteko partehartzea izan zuen.