Dokumentuaren akzioak
Trokeo-dantza berria mustu dugu Zizurkilen
Duguna - Iruñeko dantzariak
Ezohiko urtea izaten ari da. Normalki, urtarrilean eta San Blas egunera arte ez dugu mugimendirik izaten eta aurten, urteko lehen hilabetea bukatu baino lehen bi aldiz dantzatu gara. Kasu honetan, bertako Bukalai dantza taldeak gonbidaturik, Zizurkilen dantzatu gara urtarrilaren 31an.
Gure trokeo-dantzena ziklo irekia da eta aspalditik genuen idea ale pare berria gehitzearena. Tiraderan genituen material batzuk eta kasu honetan disko baten entzunaldiak piztu digu txinparta. Antton Valverdek bere lanen antologia atera du azaroan eta tartean Fueruak kendu zituenari Txirritaren bertsoen sorta ederra. Buruan genuenari forma emateko doinu ezin egokiagoa iruditu zaigu. Trokeo-dantzen patroi koreografikoari segiz, Xenpelarrena-ren dantza ahizpa atondu dugu. Bigarren doinu bat ere gaineratu diogu —Satanak edo Antrixatena— eta dantzari Eukaldunak deitu diogu.
Urtarrilerako dantza bere puntuan izanen ote genuen duda egin dugu, baina ale! Zizurkilerako errepertorioaren barnean sartu dugu.
Emanaldia Bukalai dantza taldearekin tartekatuz egin dugu. Guk trokeo-dantzak egin ditugu hasteko. Gero haiek haien errepertorioko beste hainbat dantza. Soka-dantza atera dugu gero pilota plazara, eta Bukalaiko lagunak gonbidatu ditugu gurekin dantzara. Giro goxo eta berezia sortu da bertan. Bukalaikoek eman diote akabera emanaldiari.
Emanaldiaren ondotik, Zizurkilen egoteko tartetxo bat hartu dugu. Ostatuan pixka bat berotu eta ondotik, Bukalaiko lagunekin afaltzeko aukera izan dugu. Eguraldi zakurra gora-behera, arrats goxo bat pasa izanaren zaporearekin itzuli gara Iruñera. Mila esker Bukalaiko lagunei, beraz.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.





