Orain arteko ekarpenak
2019/07/18
Urte batzuk generamatzan buruari bueltaka: zer egin Sanblas eguneko eta Sanjuan bezperako soka-dantzekin? Azken 11 urteotan garatutako gure dantza-errepertorioko bigarren urratsa izan ziren bat diren bi soka-dantza hauek. Lehen urratsa — Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza — eta hirugarren ...
2019/07/03
Ekainaren 22arekin, udan sartu berri, ospatu dugu Dugunako dantzarion eguna. Gure dantzari txikiek —baina ez txikiek bakarrik — ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko balio digu emanaldiak. Eta aurten asko ikasi dute, plazan erakutsitakoari erreparatuz gero, behintzat!
Taldeko gaztetx...
2019/06/26
Iruñeko dantzarion VII. topaketa antolatua izan da aurten, joandako ekainaren 15ean. Auzoetako festetan egin ohi dugu Iruñeko dantza talde ezberdinen arteko emanaldi komun hau eta aurtengoa Azpilagaña auzoan izan da. Ortzadar, Oberena, Eluntze, Muthiko Alaiak, Iruña taldea, Basakaitzek eta guk ...
2019/06/19
Iruñeko 3 Burguen egunean egiten dugun soka-dantzaren tankera hartuko du aurten Sanjuan bezperako soka-dantzak. Orain arteko sokaren egiturari eutsi, baina urratsez, jantziz eta dantzarien generoz, iraila hastapenean egiten dugun dantzaren ezaugarriak hartuko ditu. Beraz, ez da neska eta mutilen a...
2019/05/22
Aspaldikoa dugu Kezka dantza taldearekiko harremana. Askotan nora jo jakiteko, Eibar aldera zuzendu dugu begirada eta han kausitu dugu erantzuna hainbatetan. Horregatik beti joaten gara plazer handiz bertara dantzara eta joandako maiatzaren 12an ere hala izan da. Euskal Jaia 2 astez aurreratu dute ...
2019/05/08
San Blaseko soka-dantza plazara atera genuenetik, konturatu gara Iruñean otsailaren 3aren inguruan dezentetan egoten dela elur arriskua. Joandako San Blas egunean zuri-zuri esnatu ziren Iruñeko karrikak eta guk eguerdian dantza egin beharra! Goizak aurrera egin ahala, tarteka bi maluta, tarteka e...
2019/04/03
2018ko abenduaren 22an Arrasatera egin dugu bidaia, bertako gaiteroek gonbidatuta, Santamasetan trokeo-dantzak emateko. Hotza pasako ote genuen kezkatuta, eguraldi ederra ere enkargatu ez dute ba! Eta ez da eguraldia enkargatu duten gauza bakarra. Heldu eta lehenengo gauza gosaltzen eman digute, ba...
2019/03/22
Laugarren aldiz dantzatu dugu 2018ko abenduaren 3an ezpata-dantza Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoaren aitzinean, Iruñean, agian ez azkeneko aldiz? (Maiatzeko hauteskundeetan zer gerta, ekitaldiak aurrera eginen ote duen ikusteke dagoelako). Tira, hain zuzen Nafarroako erresuma zaharr...
2019/03/12
Izenburuak kontrakoa ulertarazi lezakeen arren, sarrera honek ez du zerikusirik ez Bilboko Guggenheim museoarekin, ezta Frank Gehry bere diseinatzailearekin ere. Aldiz, 25 urte betetzen direlarik zilarrezko ezteiak ospatzen ohi dira. 50 betetzearekin, urrezkoak. Diamantezkoen bidean, 70 urterekin t...
2019/01/14
Asteburu betea izan da 2018ko Sanfermin txikikoa. Larunbatean Tarragonako Santa Teklaren omenezko festetan dantzatzen aritu gara. Gauez egin dugu bueltako bidaia, nahi baino atseden gutxiago hartuz, baina goizeko 9:30etan denak ginen Duguna-zelaiko plazan txintxo-txintxo, egunari hasmenta emateko p...