Dokumentuaren akzioak
Gainezka dator erakusketaren azken astea
Ohartu garenerako heldu gara gure 75. urteurreneko erakusketaren hirugarren eta azken astera. Ehunka (milaka?) lagun pasa da bertatik. Iruindarrak gehienak, baina eibartarrak, iurretarrak, durangarrak, baigorriarrak, hiriburutarrak, miarriztarrak eta bakiotarrak ere bai, besteak beste eta guk dakigula. Oso pozik gaude erakusketak izan duen erantzunarekin eta kasik pena dugu, azken astera iritsita.
Baina oraindik lau-bost egun ditu erakusketak eta bere ingurumarian antolatutako ekitaldiak ere ugari izanen dira ondoko egunotan. Hemen duzue horien zerrenda:
DANTZA-SOLAS. Mintzaldiak. Apirilak 12, ostirala (18:00)
Jesus Ramos: 500 años de danza en Iruña. Los maestros de danza de Pamplona, función institucional y social.
Becky Siegel: La danza, el folclore, lo sagrado y lo profano.
Oier Araolaza: Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza.
Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.
TALLER DE DANZAS TRADICIONALES DE GRECIA I y II. Dantza tailerra. Apirilak 13 eta 14, larunbat eta igande (10:00)
Xristos Sidiripoulos dantza maisu greziarrak Mazedonia erdiko, Traziako eta Pontoseko dantzetarako hurbilpena eginen digu. Izena emateko epea zabalik da oraindik, 604123785 telefono zenbakira idatziz.
MINGAIN-DANTZARI. Dantza eta bertso emanaldia. Apirilak 13, larunbata (18:30)
Eibarko Kezka dantza taldea, Iurretako dantzariak eta Duguna.
Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsolariak.
Zazpiko handia Brass Band.
Emanaldia Burguen plazan izanen da.
EUSKEL ANTIQVA. Musika kontzertua. Apirilak 14, igandea (19:00)
Euskal Barrok Ensemblek aintzinako musika eta euskal tradiziozko musika uztartuko dituen kontzertua eskainiko du. Dugunako dantzarien parte hartzea ere izanen da pasarte batzuetan.
Kontzertua Kondestablearen jauregiko patioan izanen da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05