Dokumentuaren akzioak
Aurkeztu dugu Koloreaga berritua
Aspalditik ari ginen Koloreaga, Euskal Herriko festagileak koloreztatzeko liburuaren bertsio gaurkotua argitaratu behar genuela. Eta dantza taldearen urteurrenaren abaroa testuinguru egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun. Beraz, Asisko Urmenetarekin harremanean jarri, Euskal Herri osoko dantza ohiturak aztertu eta hautatu, Asiskok marrazkiak egin eta gaur, azkenik, aurkeztu ahal izan dugu Koloreaga-ren 0.2 bertsioa.
Euskal Herri osoko dantzariak
Lehen Koloreaga hartan Nafarroa Garaiko dantzariak aintzat hartu bagenituen, honakoan, esparrua zabaltzea erabaki dugu eta Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza ohiturak agertuko dira liburxka berrian. Honakoak:
- San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzariak, eta trokeo-dantzariak, (Iruñea).
- Maskaradetako aitzindariak eta beltzeria (Zuberoa).
- Igartzako ezpata-dantzariak (Beasain).
- Animalien dantzariak eta Margarito hartza (Iruñea).
- Bordon-dantzariak (Bera).
- Axeri-dantzariak (Andoain).
- Xemeingo ezpata-dantzariak, (Markina-Xemein).
- Koko-dantzetako pertsonaiak (Eibar).
- Korpus dantzariak (Oñati).
- Dantzariak eta Katximorroa, (Eltziego).
- San Martingo ezpata-dantzariak (Biarritz).
- Argia dantzari taldea (Donostia).
- Iruinkokoko kokoxuri eta kokobeltzak (Iruñea).
- Alde zaharreko paloteau-dantzariak (Tutera).
- Kaixarranka, (Lekeitio).
- Ezpata-dantzariak (Zumarraga).
- Sorgin-dantzariak (Lasarte-Oria).
- Makila-dantzaria eta boboa (Otsagabia).
- Kaskaroten konpartsa (Uztaritze).
- San Lorenzoko dantzariak (Iruñea).
- Errebonbiloak (Elorrio).
- Ezpata-dantzariak (Iurreta). Irailaren 28 eta 29an
- Libertimenduko bolantak eta zirtzilak (Baigura)
- Arrateko trokeo-dantzariak (Eibar).
- San Ferminetako trokeo-dantzariak (Iruñea).
Errealitate koloretsuago baterako Koloreaga berri bat
Koloreagaren legen bertsioa atera genuenetik 14 urte pasa dira eta denbora honetan euskal dantzaren alorrak, orohar gizarte osoak bezala, hainbat aldaketa bizi izan ditu. Horien artean guretako esanguratsua da, garai hartan gizonezkoek bakarrik ematen zituzten hainbat dantza molde, orain genero bereizketarik gabe dantzatzen direla. Errealitate hori agetu eta azpimarratu nahi izan dugu liburuxkan. Urrats hori eman duten dantza ohiturak hartu ditugu aintzat Koloreaga berri honetan.
Non erosi?
Iruñeko ohiko liburu dendetan (Karrikiri, Katakrak, Txalaparta...) izanen duzue erosgai Koloreaga berria, 12 euroko prezioan. Bestela, gure posta helbidera idatziz ere eskaera egin dezakezue eta behar duzuen tokira bidaliko dizuegu (garraio-kostuak gaineratuta). Eta Dantzan Dendan ere eros dezakezue, noski:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05