Dokumentuaren akzioak
Aurkeztu dugu Koloreaga
Gaur eguerdiko 12:00etan "Koloreaga: Nafarroako festagileak" koloreztatzeko liburua aurkeztu dugu Abarzuza liburu dendan. Aurkezpenean Asisko Urmeneta marrazkilaria eta Aritz Ibañez Dugunako kidea izan dira. Beraiekin batera, Arizkungo hartza, Otsagabiko boboa eta Lantz-eko txatxoa.
Liburu honetan 32 marrazki agertzen dira, Nafarroako hainbat herrietako dantza, inauteri eta festetako pertsonaienak, besteak beste: Otsagabiko dantzariak, Lantzeko inauterietako pertsonaiak, San Lorenzoko dantzariak, Monteagudoko paloteadoko dantzariak, Elizondoko mutil-dantzariak...
1000 ale karrikaratu ditugu eta salgai izanen dira Dugunan bertan (duguna@duguna.org) edo Karrikiri eta Abarzuza liburu-dendetan.
Liburuarekin libreki libertitu.
Asisko Urmenetak prentsaurrekoan esan duenez, berarendako liburu, libre eta libertitu hitzak erro beretik datoz eta Koloreaga liburuan bat egiten dute hirurek. Batetik, liburu bat da, bestetik libre egiten gaitu, munduari gure txoko honetatik begiratzeko balio du, gure ohiturak ezagutzeko, glokalki eragiteko, mundura gure nortasunarekin ateratzeko. Azkenik libertitzeko balio du, marrazkiak koloreztatzeko, gure festetako (libertimenduetako) pertsonaiak ezagutzeko eta horiekin disfrutatzeko.
Liburua XXI. mendeko balorrei erreparatuz egin da, etorkizuneko dantzariei zuzenduz. Euskera hutsez kaleratua izan da eta berau sortzeko prozesu guztia (dokumentazioa, marrazketa, maketazioa...) euskeraz egin da eta hori ere azpimarratu du Asisko Urmenetak.
Bestalde, ez dira dantzari ezaugarri-"kaukasiar"ak bakarrik ageri. Etorkizuneko dantzariak beltzaranak, horixkak, nabarrak eta zuriak izanen dira kultura ezberdinen joan-etorriak tarteko, eta hala marraztu ditu Asisko Koloreagako dantzariak.
Koloreaga
Frantsesez "coloreage" deitzen zaie gisa honetako koloreztatzeko liburuei. Asiskok "Koloriaga" proposatu zuen liburuaren izena, Antton Olariaga marrazkilari handiari keinu txiki gisa. Euskaltzaindian galdetuta, Koloreaga egokiago zela ebatzi zuten (kolore hitza baitu erroa izenburuak) eta hartara, hitz berri eta guzti dator liburua. Hemendik aurrera koloreztatzeko liburuak euskeraz, Koloreaga!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05