Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Biba Pamplonesa musika banda!

2019/12/11

Urteetako harreman batek lotzen gaitu Pamplonesa musika bandarekin. Uztailaren 14ero Dominguera izeneko jota dantzatzen dugu haien eta udal gaiteroen doinura eta azken urteotan hainbat jaialditan egokitu zaigu elkarrekin aritzea. Eta harremanetik maitasuna. Hortaz, Iruñeko ikurretako bat den Pampl...

Gehiago irakurri

Iruñea 2019 San Saturnino: Trokeo-dantzak

2019/12/05

Trokeo-dantzak dantzatu ditu Duguna dantza taldeak San Saturnino egunean. Ospea San Fermin santuak badu ere, San Saturnino da Iruñeko patroia. Hiriko patroiari eskainitako mezaren ondoren, udaletxeko plazan bildu dira dantzariak, erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Zikloa osatzen dituzten zazpi dantzetatik lau egin dituzte:

  • Paseoa
  • Arku-dantza
  • Brokel eta ezpaten dantza
  • Zinta-dantza

San Saturnino egunez gain, uztailaren 7an eta 14ean ere dantzatzen dira trokeo-dantzak Nafarroako hiriburuan. Irudiak: Mattin Larrea. Trokeo-dantzak, San Saturnino, Iruñea, 2019-11-29.

Nafarroa oinez, Nafarroa dantzan

2019/11/20

Agian gogoratuko duzue oraindik ere Tuteran egon ginen azken aldian euriak gure alpargatak nola blaitu zituen. Bada urriaren 20an Tuterarako bidean gara berriz ere bertako Argia ikastolak antolatu duen Nafarroa Oinez-en dantzan egitera gonbidaturik. Zeruan seinale onik ez eta buseko leihatilatik...

Gehiago irakurri

Iurretako plazan, etxean bezala!

2019/10/29

Dantzarako sortuak diruditen plazak daude han-hemenka. Horietako bat da Iurretakoa. Gainera, Iurretako plaza hori berezia da gure taldearendako, Iruñetik 126 kilometrora egonagatik ere. Gure taldeko beteranoek bertan hartu zioten tamaina dantzari-dantzaren parte ezberdinei duela 40 bat urte eta o...

Gehiago irakurri

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza San Migelez

2019/10/16

Egutegiak halako kapritxoak izaten ditu noizbehinka. Iruñeko Sanfermin txikiak irailaren 25etik gertuen den asteburuan ospatzen dira eta aurten zoriak nahi izan du igandeak irailaren 29arekin, hots, San Migel egunarekin bat egitea. Hartara, esaterako Iurretako, Corteseko edo Xemeingo dantzariak da...

Gehiago irakurri

Sorogainetik... Euskal Herria!

2019/09/26

Sanferminetan dantzatzen ditugun trokeo-dantzak eraikitzeko hainbat bertso eta kantu doinu hartu genituen oinarri. Gero konturatu ginen, den-denak ez baziren, gehien-gehienak mugaldekoak zirela, edo behintzat mugaldean bilduak: Otsagabian, Garazin, Bidarrain, Lesakan edo Orbaitzetan, esaterako. Ber...

Gehiago irakurri

Soka-dantzan hasi dugu ikasturtea

2019/09/16

Merezitako oporren ostean eta jada bainujantziak lehortzen utzita...bueltan gara berriz!  Irailaren hasierarekin bat dator eskola materialaren berritzea, hortaz, gure espartinak atondu eta urtero bezala, Batasunaren Pribilegioko emanaldiarekin eman diogu kurtsoari hasiera. Aurtengoaren prest...

Gehiago irakurri

Euriak ilundutako ezpata-dantza Elizondon

2019/09/05

Uztailaren 27an ezpata-dantza egitera gonbidatu gaituzte Baztandarrak taldekoak Elizondoko festetara eta pentsatu dugu ezin zitekeela udaldia bukatzeko emanaldi ederragorik. Imajinatu dugu banderaren-dantza Txokotoko zubi gainean, zortzikoa Jaime Urrutia karrikan barna eta ezpata-dantza osoa Foruen...

Gehiago irakurri

Alpargatak zopatuta zapatarik ez...

2019/08/29

... Tuteran geratu ginen oinak zimurrez. Bertso txarrak alde batera utzita, nozitik egiten du euria Tuteran, uztailean? Tira, egiari zor, datuak aztertu eta jakin dugu uztailean bataz beste 4,5 egunetan izaten dela prezipitaziorik. 0,5 hori guri tokatu beharra ere!  Ia urtero bezala, Tute...

Gehiago irakurri

Dantzak bai, troketak ere bai! 2019ko Sanferminen kronika

2019/08/27

Sanferminetan lan zerbait izaten dugu normalki. Uztailaren 6an, 7an eta 14ean dantzatzea egokitzen ohi zaigu, festa egunen %33an, beraz. Guretako aski izaten da. Baina aurtengoa berezia izan da eta ohiz kanpoko beste bi emanaldi izan ditugu uztailaren 9an eta... 14 arratsaldean!!! Tope!!! Sanfermin...

Gehiago irakurri