Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Hiru, bi, bat... gora San Fermin!

Dokumentuaren akzioak

Hiru, bi, bat... gora San Fermin!

2023/07/05 15:10
Hiru, bi, bat... gora San Fermin!

Argazkia: Hasier Moreno

Sanferminetarako ordu batzuk baizik geratzen ez direnean, esan dezakegu etxeko lanak eginda heldu garela bestetako bezperaren bezperara. Momentuz ez gaituela zezenak harrataptu! Aurten ere, dantzariz beztiturik edo gabe, batean eta bestean ariko gara dantzan, sanferminek irauten dituzten 204 ordu horietan. helduen taldeko 42 dantzari ariko gara emanaldi ezberdinetan dantzan. Horiei txikien taldeko beste 35 inguru gehitu beharra zaizkio.

Uztailaren 6an, Lesakako ezpata-dantza

Txupinazoaren osteko lehen ekitaldi ofiziala izaten da Foruen plazako Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia. Ordua, 13:30. Lesakako ezpata-dantza eta Eltziegoko dantzak izan dira 2022 honetarako hautatutako errepertorioa. Guk Lesakako ezpata-dantza emanen dugu bakarrik, baina bi talderekin. Orotara 34 lagun ariko gara makil-gurutzatzen edo zeharkako eta zubi-gaineko dantzan. Laburbilduz:

  • Uztailak 6, osteguna. 13:30
  • Foruen plaza
  • Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia: Lesakako ezpata-dantza eta Eltziegoko dantzak

 

Trokeo-dantzak San Fermin egunez

Uztailak 7, Sanfermin! Goiz guztia segizioan goiti eta beheti paseatzen eman ostean, ordu zehatzik gabe, baina 14:00ak inguru horretan trokeo-dantzak emanen ditugu Iruñeko udal plazan. Xenpelarrena makil-txikien-dantza, Iruñeko ferietan makil-handiena, Pinpirin eta florian arku-dantza eta dorrea aterako ditugu plazara aspaldiko partez.

  • Uztailak 7, ostirala. 14:00
  • Udal plaza
  • Sanferminetako trokeo-dantzak: Xenpelarrena, Iruñeko ferietan, Pinpirin eta florian eta dorrea

 

Segizioa, 2022ko sanferminetan
Segizioa, 2022ko sanferminetan

Taldeko txikiak uztailaren 8an eta 10ean

Uztailaren 8an Eibarko Kezka dantza taldeko txikiak —eta handi zenbait— helduko zaizkigu bisitan. Emanaldia partekatuko dugu 12:00etan San Jose plazaren inguruetan. 10ean aldiz, txikien eguna ospatuko da eta 12:30ak iguru horretan dantzan ariko gara Gazteluko plazan beste hainbat dantza talderekin batera.

  • Uztailak 8, larunbata. 12:00
  • San Jose plazaren inguruetan
  • Kezka eta Duguna taldeetako dantzari txikien emanaldia

 

  • Uztailak 10, astelehena, 12:30
  • Gazteluko plaza
  • Dugunako dantzari txikien emanaldia, beste hainbat dantza talderekin batera

Dugun eta kezka txikiak
Kezka eta Dugunako dantzari gaztetxoak, maiatzean Eibarren. Argazkia: Idoia Lahidalga

Bukatzeko, berriz trokeo-dantzak

Zortziurrenean ere paseoan ariko gara goizeko 11:00etatik aitzina. Behin segizioa bukatuta, 13:30ak aldera, berriz ere ariko gara trokeo-dantzan Iruñeko udal plazan, Iruñeko erraldoiekin batera. Honakoak beste 3 dantza eskainiko ditugu: Ama begira zazu brokel dantza, Iruñeko ferietan makil-handiena eta Arre-arre mandoko zinta-dantza. Horiekin emanen diogu amaiera, kasik, sanferminetako gure lanei:

  • Uztailak 14, ostirala. 13:30
  • Udal plaza
  • Sanferminetako tokeo-dantzak: Ama begira zazu, Iruñeko ferietan eta Arre-arre mandoko

 

Trokeo-dantzak 2022ko sanferminetan
Trokeo-dantzak 2022ko sanferminetan

Uztailaren 14 arratsaldean, oraindik ere festak amaitzeke, agurra dantzatuko dugu ospatuko den kulturen arteko Mazedoniako parte-hartzaileen omenez. 

Karriketan ikusiko dugu elkar!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.