Orain arteko ekarpenak
2022/06/12
Iazko udan Erripagainan egin genuen Sanferminetako ez-emanaldien ordezkoetako bat . Auzo berria da Erripagaina baina jendez bete zen plaza eta giro goxoan aritu ginen dantzan. Oraingoan, maiatzaren 29an txikiekin dantzatzeko deitu gaituzte Erripagainako bizilagun elkartekoek eta nola ezetz esan!? ...
2022/06/03
2020an luzatu ziguten Baigorriko Basaizeako lagunek orduko Nafarroaren Egunean dantzatzeko gonbidapena. Gerokoa denok ezagutzen dugu. Beraz, aurtengoan gonbidapenari eutsi eta bertan dantzatu ahal izatea bi aldiz berezi izan da. Zirkuluaren itxiera edo horrelako zerbait.
Gogoz baikinen, goizik a...
2022/05/31
2021eko azaroan Iruñean eman genituen bi emanaldi haietako baterako Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak ere gonbidatuak genituen, baina egutegi arazoak tarteko, ezin izan zuten gurekin izan. Lasai! Antolatuko dugu beste bat, buruz-buru, udaberri aldera. Esan eta egin! Apirilaren 9an, bera...
2022/05/09
Oraindik ere Covid-aren aurkako osasun neurriak altxatzeke, heldu zaigu aurtengo neguko soka-dantzaren hitzordua. "Maskarekin dantzatu beharko dugu?" galdetu du berriz ere dantzariren batek. Eta bai! Tokia ere ez-ohikoa. San Nikolas plazaren inguru ertsiak saihesteko Sarasate pasealekura leku-aldat...
2021/11/29
Azaroa lanez lepo bete zaigunean jaso dugu gonbidapena. Claude Iruretagoiena dantza-maisu, jostun, eta lagunari Eusko Ikaskuntzaren Jean Mixel Larrasket saria ematekoak direla azaroaren 26an Baionan, eta ia ekitaldira dantzara joanen ote garen. Baiezkoa baizik ezin izan dugu eman.
Laguntza handi...
2021/11/23
Aurreko asteko emanaldiak utzitako zapore gozoa oraindik ahoan, Dantzara Plazara izenburupean lotu ditugun saioetako bigarrena egin dugu azaroaren 13arekin. Beste behin ere, luxuzko bi gonbidatu: Oñatiko Oñatz dantza taldea eta Baztandarrak dantza taldea!
Guk dakigula —eta hankarik ez sart...
2021/11/11
Oñatin, Iurretan, Otxandion... dantzatzeko aukera izan dugu urte korapilatsu honetan eta emanaldi horietan bi aldiz arnastu ahal izan dugu: Dantzatzeko aukera eskaini baitigute batetik eta bestetik, lagunekin partekatu ditugulako emanaldi horiek. Zorretan geunden beraz, eta zorrak kitatzen hasi ga...
2021/10/25
Aipatu genuen aurrekoan . Taldeko egungo dantzari beteranoenek ere ez zuten gogoan Zuberoan dantzatu izana eta horregatik, berezia izan da urriaren 10ean Maulen izan dugun emanaldia. Eta ez horregatik bakarrik! Batetik, maskak jantzi behar izan gabe dantzatzerik izan dugun lehen emanaldia izan da ...
2021/10/18
Irailaren 4ean Otxandion izan gara dantzan, bertako Urduri dantza taldeak eta Iurretako dantzariek antolatutako soka-dantzari buruzko jaialdian. Otxandioko plaza ederrean lagun izan ditugu Bermeoko Alkartasuna eta Eibarko Kezka dantza taldeak, Iurreta, Durango, Berriz eta Garaiko dantzariak, Ga...
2021/10/06
Gure taldeko beteranoenek ere ez dute gogoan bazter guztietako xokorik ederrenean dantzatu izana. Horregatik, emanaldi berezia izanen da heldu den urriak 10ean (igandea) Mauleko karriketan barna eginen duguna.
Memoriak betetzen ez dituen zuloak dokumentuekin tapatu behar. Esaterako Iruñeko udal...