Dokumentuaren akzioak
Lagun artean ospatu dugu txupinazoa
Joe, pentsa ezazue ordurako argitu dela txupinazoa nork botako duen, bikaina litzateke berri on hori elkarrekin ospatzea! Apirilean haien deia jaso dugunerako badakigu jadanik Pamplonesa musika bandak txupinazoa pizteko proposatuko gaituela. Ekainean sanferminen aurreko kontzertu erronda bat egin ohi dugu eta horietako bat zuekin egin nahi genuke, zuen urteurrena elkarrekin ospatzeko. Dantza taldearen urteurrena ospatzeko guk antolatutako ekitaldiez gain, halako beste gonbidapen eder batzuk jaso ditugu eta erantzun posible bakarra baiezkoa, nola bestela? Gerora, udal gaiteroak ere animatu dira bestara. Pamplonesakoek imaginatutako gidoia bete da gainera —ekainaren 11an jakin dugu guk emanen diegula hasiera 2024ko sanferminei— beraz, pentsa ezazue zer nolako bozkarioa ekainaren 22ko kontzertu-dantzatu ederraren eguna heldu denean.
Beste batzuetan ere dantzatu izan dugu Pamplonesaren doinura, baina oraingoan planteamendua ezberdina izan da. Ohikoak ditugun dantzak emanen ditugu, osorik, bandarako ere moldatuak. Eta Jesus Garisoiain, bandako zuzendariordea, dantzan jarri du arkatza partitura gainean. Batetik, Sanferminetako trokeo-dantza gehien gehienak emanen ditugu eta bestetik, San Blas egunean edo San Juan bezperako soka-dantza. Bukatzeko Aiko taldearen Bandtzaldia proiektuko doinuekin ikusleak gonbidatuko ditugu gurekin dantzara, ospakizuna osoa izan dadin!
Goazen bada!
Iruñeko gaiteroen eta Pamplonesa musika bandaren doinura abiatu ditugu Trokeo-dantzak: paseoa, xenpelarrena makil-txikiena, ezpata-brokelena, arku-dantza, makila-handiena eta zinta-dantza egin ditugu txandaka-txandaka.
Soka-dantzaren tenorea heldu da ondotik. Taldeko txistulariak (Aitor, Enneko, Eder eta Migel) aritu dira oraingoan Pamplonesako musikariekin batera. Ainara Ranerak abiarazi du soka. Ane Zabalak egin ditu azkendari lanak. Dantzariek haien abileziak behin erakutsita, ikusleak gonbidatu ditugu gurekin parte hartzera. Fandangoa eta arin-arina dantzatu dugu haiekin.
Behin ikusleak dantzara animatuta —eta gauak freskatu baitu—, elkarrekin dantzan jarraitzea deliberatu dugu (Baina horren aurretik oroigarri banaketa egin dugu). Esan bezala, Aikoren Bandtzaldiko hainbat pieza jo ditu Pamplonesak: habanerak, baltsak, dantza-jauziak, fandangoak, arin-arinak... eta erromeria bilakatu dugu ordura arte dantza emanaldi bat zena.
Emanaldi hau aurrera atera ahal izateko hainbat jenderen lana ezinbestekoa izan da eta eskerrak eman nahiko genizkieke. Hasteko, Pamplonesa musika banda osoari, eta bereziki, Nekane Solana, Jesus Garisoain, Luis Mari Remesar eta Vicent Egeari. Iruñeko Udal Gaiteroei eta Aiko taldeari. Eta argazki ederrengatik, Mikel Legaristiri eta Malkori.
Emanaldian hartu dugun ikusle-dantzarien berotasunarekin, prest gaude uztailaren 6rako! Baina horren aurretik, lehenago, biharamunean, San Juan bezperako soka-dantza atera dugu plazara. Hori, heldu den kronikan!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05