Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Ortzadarri gorazarrez

2024/08/08
Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Ortzadarri gorazarrez

Bezperan Ziudadelan Pamplonesarekin eta Udal gaiteroekin dantzatu-eta, ekainaren 23an ohiko zita dugu, San Juan suen eguna denez gero. Aurtengoa, urte berezia da guretako 75 urte betetzen dituelako gure dantza taldeak, baina ez gara Iruñean ospakizunetan den talde bakarra. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko lagunek 50. urteurrena dute aurten, eta hartara, aurtengo soka-dantzara gonbidatu nahi izan ditugu, urteurrenagatik, baina batez ere urte hauetan guztietan egindako lanagatik, gorazarre egiteko. Hainbat dantza zikloren berreskuratzea, Ortzadar musika taldearen diskoak, Folklore jardunaldiak, Artikuluak, Sukil liburuak... asko ikasi dugu haiengandik eta omenaldi hau merezitakoa bezain bihotzetik ateratakoa dela adierazi nahi dugu.

Arratsaldean, Arga ertzean, lili buketatxoak bildu eta atontzeko geratu gara. Behin lantxo hori eginda, dantzariz beztitu eta Arrotxapetik Santa Ana plazaruntz abiatu gara. 24 dantzarik osatu dute soka eta bezperan bezala, Ainara Ranerak eta Ane Zabalak egin dituzte gidari lanak. Ez zaie askorik antzeman bezperako zurra. Musikan, Eder Etxeberria, Enneko Ganboa, Aitor Huarte eta Eder Garzia taldekideak, Asier Capón akordeoilariaren laguntzaz.

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

 Sokak plazari agur egin dio bere lehenengo itzulian, zubiak egin ditu eta puntu erdiko forman jarri da aurresku eta atzeskuaren belauntxingorako.

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

24 soka-dantzariek haien zortzikoak dantzatu dituzte ondotik eta txistulariek galanki egin behar izan dute putz, guztiek bukatzerako.

Argazkiak: Malkovic

Ortzadarreko lagunak gonbidatu ditugu sokara, orduan. Hasteko, aurresku eta atzeskuaren gonbidatuak, Ortzadar Platero eta Maider Hualde. Belauntxingoa dantzatuz agurtu ditugu eta ondotik, zapi trukaketa egin dugu, esker onez.

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

Gainontzeko gonbidatuak sartu ditugu gero, Ortzadarreko Irune Hualde, Fermin Teruel eta Iosu Monreal eta baita gainontzekoak ere. Haiek ere izan dute merezitako belauntxingoa eta ondotik, elkarrekin dantzatu ditugu ingurutxoko inguru-handia eta inguru-txikia.

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Malkovic

Argazkia: Malkovic

Ondotik, merendu goxo batekin itxi ditugu arratsalde parteko dantza eta gorazarreak. Iluntzean, Santa Ana plazara hurbildu gara berriz su gainean jauzi egiteko eta zoritxarrak uxatzeko.
Hona, soka-dantzaren laburpena bideo irudiz: