Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Aunitz urtez, Eibarko Klub Deportiboa!

Dokumentuaren akzioak

Aunitz urtez, Eibarko Klub Deportiboa!

2024/08/01 11:35
Aunitz urtez, Eibarko Klub Deportiboa!

Argazkia: Iñaki Zugasti

Maiatzeko azken asteburua Eibarren eman dugu dantzan, Kezkako lagunek gonbidatuta. Txikiak eta handiak joan gara oraingoan. Aitzakia ez da makala, Kezka dantza taldea gerizpean duen Eibarko Klib Deportiboaren mendeurrena.

Larunbatean txikien txanda izan da, beraz. Karrikainguru labur baten ondotik, Klup Deportiboaren egoitzaren aitzinean geratu dira dantzari gaztetxoak eta nork bere herriko soka-dantza eman du. Hasteko eibartarrak, ondotik iruindarrak. Batzuk besteak dantzara gonbidatuta, elkarren senidetzaren korapiloak estutu dituzte dantzan. Amaitzeko, dantza-jauzi batzuk, plazer izan duen guztiaren gozagarri.

2024-05-25_Kezka-Duguna_01
Argazkia Aitor Puig

2024-05-25_Kezka-Duguna_02
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_03
Argazkia: Aitor Puig

Biharamunean, helduen txanda izan da. Euskal Jaiko kalejiran parte hartu dute gure dantzariek, Kezkakoekin batera. Untzaga plazara heldu garenean, Trokeo-dantzetako paseoarekin sartu gara ikuslean agurtzeko, eta Kezkakoak antolatu bitartean —200 lagunetik goitiko iribasko ingurutxoa egin dute— makil-handiena eta ezpata-brokelena eman ditugu.

2024-05-25_Kezka-Duguna_04
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_05
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_06
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_07
Argazkia: Iñaki Zugasti

Kezkako lagunek haien ingurutxo jendetsua egin bitartean soka-dantza dantzatzeko prestatu gara gu. 

2024-05-25_Kezka-Duguna_07
Argazkia: Iñaki Zugasti

Gogoa genuen eibartar lagunekin, elkarrekin, zerbait dantzatzeko eta soka-dantzak aukera ederra eskaintzen zigula iruditu zaigu. Atera dugu soka, plaza agurtu eta Mikel Garzia eta Ane Zabala aitzinesku eta gibeleskuek bilantzikoa dantzatu dute ikusleen ohoretan. Gero, sokako 21 dantzariek haien zortzikoa dantzatu dute banan-bana. Eta Kezkako lagunak gobidatu ditugu dantzara, hurrena. Ainhoa Larrañaga eta Oier Araolaza, lehenbizi, eta gero beste 19 lagun. Bilantzikoa dantzatu diegu haiei guztiei ere, esker onez eta haien elkartearen urteurrena denez gero. Inguru-handia, inguru-txikia eta karrika-ingurua dantzatuz eman diogu akabera goizeko saioari.

2024-05-25_Kezka-Duguna_08
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_09
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_10
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_11
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_12
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_13
Argazkia: Iñaki Zugasti

Dantzaldiaren ostean, bazkaria, solas eta kantu. Baina oraindik ez ditugu eguneko lan guztiak bukatu. Arratsaldean taldeko musikariek gidatu dute Untzaga plazako erromeria eta oraingoan arropa xuriak soinetik kenduta, dantzan jarraitu dugu arratsaldean ere. Asteburu bete eta eder baten zaporearekin hartu dugu Iruñerako bidea.

2024-05-25_Kezka-Duguna_14
Argazkia: Iñaki Zugasti

2024-05-25_Kezka-Duguna_15
Argazkia: Iñaki Zugasti


Aunitz urtez Eibarko Klub Deportiboa eta mila esker (beste behin), Kezka!

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.