Nik ere babesten dut dantzan.com

Nik ere babesten dut dantzan.com
  • Baliagarria eta beharrezkoa zaigula erakusteko.
  • Erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustarazteko.
  • Babesleon lotura eta parte-hartze sentimendua indartzeko.
  • Diru-sarrera zuzenak suposatzen duen bultzada baliatzeko.

 

Kuotak

Kuota hauek proposatzen ditugu, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian lagundu dezan:

  • Norbanakoen gutxieneko kuota: 12,00 euro / urte
  • Norbanakoen kuota arrunta: 50,00 euro / urte
  • Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100,00 euro / urte
  • Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu

 

Gurekin bat baldin bazatoz, egin zaitez babesle. Eta lagundu iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Denon artean aurrera aterako dugu. Bete ondoko formularioa eta e-postaz jasoko duzu babesle izateko gainontzeko datuen eskaera.

Aurtzaka dantza taldea
Aurtzaka dantza taldea
2013/03/05 12:44

Guk ere babestuko dugu dantzan.com, baina hala ere ez dugu ematen digun zerbitzu guztia ordainduko.
Animo eta aurrera!

Duguna - Iruñeko dantzariak
Duguna dantza taldea
2013/03/05 13:14

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Patxi Montero
Patxi Montero
2013/03/08 18:52

Dirutan jarrita, zenbat balio du dantzan.com-ek eskaintzen diguna? Ze ordain mereziko luke?

Hilean euro bat? (gutxieneko kuota = 12 euro / urte)
Hilean lau euro? (kuota arrunta = 50 euro / urte)
Hilean 8,33 euro? (100 euroko kuota)
...

Horrenbesteraino bai, ezta? Seguru asko gehiago ere bai. Balio handia, preziorik ez.

Galdera egokiagoa, akaso: Ze galera izango litzateke dantzan.com galtzea?

Zuk baloratu... eta jokatu.

Nik ere babestuko dut dantzan.com. Ea bada, guztion artean bizirik mantentzea lortzen dugun!!

Dantzan-en aldeko babes-taldea
dantzan.com-en aldeko babes-taldea
2013/03/09 12:54

Kanpainaren oihartzuna Berria.info-n:
http://www.berria.info/hara/2322/oinak_astintzen_jarraitzeko_bultzada.htm