Dantzari txikiak Arrotxapeko festetan
Jadanik bertan entseatzen ez dugun arren, lotura berezia izaten jarraitzen dugu Arrotxapea auzoarekin. Han gordetzen ditugu gure dantzarako puskak oraindik ere eta gure dantzarietako ez gutxi Arrotxapearrak dira. Hartara, berezia izaten da guretako bertan dantzatzeko aukera izaten dugun bakoitzero.
Ekainaren 10ean Arrotxapeko jai batzordeak auzoko adinekoak omendu egiten ditu eta ekitaldi horretan, dantza taldeko txikiekin emanaldi bat egin ote genezakeen eskatu digute. Nola ez ba! Txikienek dantza-jauziak, zortzikoa eta fandango eta arin-arina dantzatu dituzte, helduxeagoek Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait ale eta azkenik, nagusienek, Dantzari-dantzako sortako beste hainbat.
Eskerrak eman nahi dizkoigu Arrotxapeko jai batzordeari gonbidapenagatik eta auzoko adineko jendeari, haien txalo eta goxotasunagatik! Heldu den urtean ere hor izanen gara, plazer baduzue!