Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Mintzaldiak: Dantza-solas

Dokumentuaren akzioak

Mintzaldiak: Dantza-solas

Gure dantza taldearen 75. urteurrenaren baitan, hiru mintzaldi antolatu ditugu biharko (apirilak 12), arratsaldeko 18:00etatik goiti, Kondestablearen jauregiko mintzaldien gelan. Dantza-solas izenburu orokor horren baitan hiru gai zehatzago aipatzera helduko zaizkigu, beraz, ondoko hiru lagunak:

  • Jesus Ramos dantzari-ikertzaile iruindarra ariko zaigu 500 años de danza en Iruña. Los maestros de danza de Pamplona, función institucional y social izeneko mintzaldiarekin. Bi gai uztartuko ditu bere jardunean: Iruñeko dantzaren historiari buruzko kontakizuna, Aro Modernoan, bere dantza-maisuen bidez azaldua eta dantzak gure hirian gaur egun dituen produkzio eta erronkak.
  • Becky Siegel dantzari eta koreografo estatubatuarrak La danza, el folclore, lo sagrado y lo profano solasaldia eskainiko digu. Bere dantzari eta koreografo ibilbidean dantzak izan duen garrantzia azpimarratuko digu Siegelek, baita terapia gisa topatu dizkion onurak aletuko ere. Hori guztia, dantza tradizionalaren sin
  •  Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrak entzuten baina dantzan jarriko gaitu Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza hitzaldi praktikoarekin. Euskara gure ahozko hizkuntza den bezala, euskal dantza gure gorputz hizkuntza dela azalduko digu dantzan. Hortaz, euskal dantza komunikaziorako tresna eta beraz gizarte-kohesiorako erraminta garrantzitsua dela aldarrikatzera etorriko zaigu. 


Sarrera libre da, edukiera (90 pertsona) bete arte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.