Inauteriak abiatzeko, San Blas eguneko soka-dantza

2024/02/07
Inauteriak abiatzeko, San Blas eguneko soka-dantza

Hartza bere kobazulotik atera denean, ilargira begira jarri da. Eta honek esan dio plantigradoari, ateratzeko garaia duela, badatorrela inauteria! Hala, aurten denak egin du bat asteburu berean: Iruñeko kauterek, Santa Ageda bezperak, Iruinkokoaren azken errepikak eta San Blas-eko soka-dantzak. Tumatx! Eta guztiak beste zentzu bat hartu du. Inauteri denbora egun horietan abiatzen dela konturatzeko balio izan digu guri. 

San Nikolas plazako iazko buxadura saihestu nahian, Sarasate pasealekura lekualdatu dugu dantza-tokia. San Migel karrikatik abiatu gara, dena den, eta hor ere pasatzeko estuasunak. Heldu den urtean hartzari eskatu beharko diogu laguntza!

Argazkia: Miriam.covr

Argazkia: Miriam.covr


Mikel Garziak gidatu du 22 dantzariz osatutako soka eta Jon Benitok zuzendu du atzeragoardia. Plaza hartu, zubiak egin eta belauntxingoa dantzatu dute buruz-buru. Segidan, axeri-dantza. Dantzari guztiak banan-bana pasa dira soka burutik, dantzan egin-eta, berehala atzekaldera erretiratzeko. Guztien zortzikoen ondotik, soka osoak egin du dantzan batera. 

Argazkia: Miriam.covr

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Zerbitzariek gonbidatuak sokara sartu dituzte, ondotik. Hasieran, aurresku eta atzeskuarenak eta gero, gainontzeko guztiak. Belauntxingoa dantzatu diegu eta segidan, inguru-handia eta inguru-txikia dantzatzeko atakan jarri ditugu. Baina ederki aritu dira guztiak ere!

Argazkia: Miriam.covr

Argazkia: Miriam.covr

Argazkia: Miriam.covr

San Blasek eztarriko gaitzetatik libratzen omen gaitu, baina ez giharrekoetatik. Izan dugu min hartutako dantzariren bat, baina bukaerara arte eutsi diote, hala ere, malkoa begi ertzean. Plazatik atera —baten bat errenka— eta hamaiketakoa hartzera segi dugu, biribilketa alaiean.

Argazkia: Cristobal Puig