Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

2024/04/03
Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

Javiera Lusarreta Galdurotzen jaio zen, 1887an. 15 urterekin Iruñara heldu zen, etxe batean neskato zerbitzeko. Orduan bizitza zeharo ezberdin batekin egin zuen topo.

Javiera Patxi Labordaren amatxi zen. Gaur egun Iruñeko plazetan antolatzen diren karrikadantzetan agertuko balitz, ziur aski ez luke ezer ulertuko. Hain zen desberdina duela 120 urte aurkitu zuen Iruña, hain ziren ezberdinak dantzatzeko modua eta dantzak.

Javieraren dantzak ezagutzeko bidaia batera gonbidatzen zaituztegu: mazurkak, polkak, txotisak, jotak, rigodonak... Hau da, gure amen amatxiek dantzatzen zutena. Agian horrela gaur egun dantzatzen duguna hobeki ulertu ahal izanen dugu.

  • Apirilak 6, larunbata, 11:00. DANTZA TAILERRA Patxi Labordarekin: Amatxiren dantzak
  • Izena emateko idatzi 604123785 telefonora.