Carlos Aleman Diez Ulzurrun joan zaigu
Goiz honetan zendu da, 63 urtetan, Carlos Aleman Diez Ulzurrun gure taldeko dantzaria. Ezustean joan zaigu, oraindik ere dantzatzeko asko zuenean.
1960an jaioa, 1975ean sartu zen Iruñeko Udal taldean dantzari, bere arreba Marabi-ren bitartez. Laster erakutsi zituen bere trebeziak eta poliki-poliki dantzari garrantzitsu bilakatu zen. Hainbatetan egin zituen San Ferminetako prozesioko kapitain eta banderari lanak eta dantzakera bereizgarridun zamaltzain dotore eta oroitua izan da urte askoz. Izan ere, ia hogei urteko dantzari ibilbidea izan zuen gurean, taldearen soka-dantza luzean katebegi garrantzitsua bilakatuz.
Taldean sartu eta gutxira Inglaterrako Middlebrough hiriko jaialdian aritu zen dantzan, baita 1994an dantza taldetik erretiroa hartu aitzin, Japoniako Okayama hirira 1991an egindako baidaian eta 1992ko Sevillako Exporako prestatutako 'Amalur' ikuskizunean ere.
Iruñeko Udal dantzariek Duguna elkartea sortu eta bertan bateratu zirenetik, Carlos bat zenbakidun bazkidea izan da eta lanbidez artikektoa izaki, berea da elkartearen lehenbiziko armarria ere.

San Lorenzoko dantzari, ere
Dantzan egitea maite zuen Carlosek baina eta Dugunan erretiroa hartu eta hamar urtera, San Lorenzoko dantzarien taldean topatu zuen dantzan jarraitu ahal izateko aukera. Oraindik ere, joandako otsailaren 3an dantzara atera zen kauteroen egunean.
Dugunarekin ere, 75. urteurrena ospatzeko soka-dantzan parte hartu zuen joandako San Saturnino egunean.
Uzten digun hutsunea bere dantzari-itzala bezain handia da.
Doluminik beroenak eta muxu handi bat Amaia eta Iñakiri.
Ez adiorik, Carlos!