Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Bi soka-dantza egun berean, Gaztedi omentzeko eta Aberri egun bateratuaren alde

Dokumentuaren akzioak

Bi soka-dantza egun berean, Gaztedi omentzeko eta Aberri egun bateratuaren alde

2026/04/20 12:20
Bi soka-dantza egun berean, Gaztedi omentzeko eta Aberri egun bateratuaren alde

Bilbo eta Lizarrako soka-dantzak. Argazkiak: David Herranz eta Batera plataforma

Aspaldi samarretik lotua genuen martxoaren 28ko emanaldia Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan. Santutxuko Gaztedi dantza taldeak 75. urteurrena ospatzen ari baita eta bi taldeon hamarkadetako harremana gogoan, elkarrekin dantzatzeko gonbidapenari nola ezetz esan?

Baina duela zenbait aste, Euskal Herria Batera ekimenetik ere dantzatzeko galdea izan dugu. Aberri egun bateratua aldarrikatzeko urteroko ekitaldia antolatuko dutela Lizarran eta azken urteotan ohiturazkoa bilakatu den soka-dantza abiatuko ote dugun. Noiz eta martxoaren 28an. 

Bi emanaldiak ezin galtzeko horietakoak iruditu zaizkigunez, hortzak pixka bat estutu eta bi emanaldiak antolatzea eta ematea delberatu dugu. 

Bilbokoak eskatu digu logistika lan handiagoa. ordu t'erdiko saioa baitugu Gaztedikoekin erdi bana. Santutxuarrek Bizkaiko dantzak oinarri dituen lehen partea eman dute, hasteko. Ondotik gure txanda. Trokeo-dantza guztiak prestatu eta plazaratu ditugu lehenbizi —menu trinkoegia agian  Alondigako plaza berezian: Bi makila-txikienak, bi makila-handienak, ezpata-brokelena, arku-dantza eta zinta-dantza.

2026-03-28_Loraldia_01
Gaztediko dantzariak Xemeingo ezpata-dantza dantzatzen. Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_02
Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_03
Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_04
Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_05
Argazkia: David Herranz

Kasik hatsari buelta emateko denborarik gabe, Aitor, Eder eta Julen txistularien doinuei segiz atera dugu soka plazara. Ikusleak agurtu, axeri-dantza eman eta Gaztediko lagunak gonbidatu ditugu dantzara, haien urteurrena ospatzeko elkarrekin dantzatzea baino modu hobeagorik ez dagoelakoan. 

2026-03-28_Loraldia_06
Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_07
Argazkia: David Herranz

2026-03-28_Loraldia_08
Argazkia: David Herranz

Bilbon soka-dantzan ari izan garen momentu beretsuan abiatu izanen da ere Lizarrako soka. Aurreko urteetan Portugaleten eta Donostian nola, bertaratutakoen soka-dantza baten bitartez eman diote hasiera ekitaldiari. Zorionez, Ega ibai ertzeko hirian ateri da eta kalean egin ahal izan da soka-dantzaren errituala. Sokara batu dira besteak beste Mikele Agirre eta Irantzu Zabalza, Fortunato Agirre zenaren alaba eta biloba, Ekhi Atorrasagasti, Carlos Etxepare eta Xabier Euskitze Euskal Herria Baterako kideak, Estitxu Garai EHUko errektoreordea, eta Unai HUalde, Maddalen Iriarte, Miren Zabaleta eta Xabier Alkuaz politikariak. Bilbon eta Lizarran bitan banatu ahal izan gara, besteak beste gure musikarien borondate onari esker eta Igor Martinez eta Leire Retegiren laguntzari esker.

2026-03-28_Batera_01
Argazkia: Euskal Herria Batera

2026-03-28_Batera_02
Argazkia: Euskal Herria Batera

2026-03-28_Batera_03
Argazkia: Euskal Herria Batera

2026-03-28_Batera_04
Argazkia: Euskal Herria Batera

 Gero, Los Llanos zinema barruan gertatu da ekitaldi instituzlionala eta han ere izan da dantzarik, Lizarrako dantzarien eskutik. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.