Dokumentuaren akzioak
San Blaseko soka-dantzarekin esnatu da hartza, heldu da inauteria
Duguna - Iruñeko dantzariak
Otsail hastapeneko egunak egun iragarleak dira: Kandelario, San Blas, Santa Ageda... Argia eta udaberria berehala etorriko ote diren edo ez ebazten da egun horietan. Aurtengoan berriz ere hartza atera dugu karrikara gure soka-dantzaren aitzinean iragarpena egin diezagun. Bere lozorrotik bixi ernatu da abiatu eta berehala, soka-dantzaren berri ematen ari zen kazetariengana oldartu baita.
19:30etan ttanko entzun dira txistularien lehen doinuak eta San Nikolas plazatik Sarasate pasealekurantz abiatu da 28 dantzariz osatutako segizioa. Eztarriko minen kontra babesteko opil eta goxokiak saltzen ditzuten postutxoen ondotik egin dute dantzariek dantzarako plazaruntzko bidea. Sarasatera heldutakoan, ikusleek egina digute dantzarako tokia. Jon Benito aurreskuak gidaturik, eta hartzaren laguntzaz, oraindik pixka bat gehiago zabaldu behar izan dugu korroa. Behin soka plazari aurkezturik, belauntxingoa dantzatuz bertaratutako guztiei agur egin diete aurresku eta atzeskuak —Jon Benitok eta Saioa Seminariok—.
Axeri-dantzaren tenorea heldu da ondotik. Txistulariek 26 zortziko jo behar izan dituzte jarraian, eta merendua irabazi dute hartara. Dena den, gure buruei oroitarazi diegu Beasainen edo Aretxabaletan 40 eta 80 alpargata edo banango ere jo izan dituztela eta beraz, oraindik badugula hauspoa entrenatzerik!
Banaka-banaka dantzari guztiak soka burutik pasa dira eta ondotik, gonbidatuak sokara sartzeko unea heldu da. Lehenbizi aurresku eta atzeskuak eta gero, dantzari guztiek elkarrekin, belauntxingoa dantzatu diete haien gonbidatuei.
Sokarako ongi etorria jaso ondotik, baina, dantzan ariarazi ditugu —hauek ere merendua irabazi beharko dute ba!—. Ingurutxoko inguru-txikia eta inguru-handia eman ditugu jarraian eta hartza eta bere zaintzailea ere animatu dira dantzara, ederki ernatuak diren seinale.
Aurten San Blas opilak ahantzi ditugu —baten bat ez baitzen hartza bezain esna—, baina trukean merendu ederra eskaini diegu dantzari, musikari, gonbidatu eta bertaratu diren lagun guztiei. Ondokoan biak: opilak eta merendua, faltarik gabe!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.





