Dokumentuaren akzioak
Iruñea eta Nablus-eko sokak korapilatu ziren eguna
Duguna - Iruñeko dantzariak
Jaun Done Saturdi egun berezia izan da aurtengoa. Arrazoi ezberdinengatik. Horietako lehenengoa ez dugu salatuko baina begi zorrotzagoa dutenak konturatuko dira, agian. Bigarrena da, eguna Nablus-eko —Zisjordania (Palestina)— Hattah dantza taldearekin partekatzeko aukera izan dugula.
Goiza eguzkitsu baina fresko iratzarri da. Itxura ona zuen goizak, harik eta iruñeko garbiketa zerbitzuei bururatu zaien arte karrikak prozesioa abiatu baino minutu gutxi batzuk lehenago ureztatzea. Berriz ere espartin sorta ederra —38 pare— perko errekara! Prozesioak aurrera egiten zuen heinean gure alpartgatetako espartzua hanpatzen eta hanpatzen joan da. Oinak mela-mela eginda eta azaroaren 29ko goizaren freskura... marranta ederra bilduko genuen, hamaiketakoaren ordua heldu ez balitz.
Hattah-ko lagunak genituen zain horretarako. Ongi etorria eman diegu eta kuraia adierazi. Izan ere ez dute bidai erreza izan. Palestinatik ateratzeko arazo burokratikoak gaindituta, aireportuan blokatuta izan dituzte zenbait orduz. Bartzelonara iristean trena galdu dute eta beraz, Iruñera goizeko ordu txikitan heldu dira. Hamaiketakoa gozatuko al zuten behintzat! Oturuntza burututakoan, Udal plazako gure dantzak lehen lerroan ikustera gonbidatu ditugu.
32 lagunekin, 4 otxoterekin beraz, eman ditugu trokeo-dantzak. Bi makila-txikien dantzak ezpata-brokelena eta arku-dantza. Arratsaldean Udal plazan egitekoa den argi ikuskizunerako tramankuluek tokiaren antolamendua baldintzatu digute guztiz. Bi soinu dorre erraldoi, ohikoa baino azkoz aurrerago dantzatu beharra, toki gutxiagorekin... eskerrak behintzat ez diguten Udaletxeko irteera eszenatokiarekin itxi! Tira... Trokeo-dantzak eman eta ohiko bazkariarekin ospatu dugu gure dantza taldearen 76. urteurrena.
Bazkarian tentuz ibili behar izan gara. Arratsaldean oraindik badugu zer egina. Hattah-ko dantzariekin halako dantza trukaketa bat izan dugu 19:00etan Autobus geltoki zaharrean. Haiek Dabke dantzak eman dituzte —gure soka-dantzen parekoak— eta haietako batean guk ere parte hartu dugu. Gero, kontrakoa egin dugu. Soka-dantza plazaratu eta une jakin batean palestinarrak sokara gonbidatu ditugu eta ingurutxo parteetako bat ere elkarrekin dantzatu dugu. Ondotik, oroigarri trukaketa eta dantza inprobisatuagoak. Ederra bezain hunkigarria izan da unea.


Egun hau behar bezala pasa dadin lagundu baikaituzte, esker bereziak eman nahi dizkiegu Maritzuli konpainiari eta Yalah Nafarroari. Eta gainontzekoei, urte berri on!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.





