Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

Dokumentuaren akzioak

Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

Trokeo-dantzariak Betroiarena dantzatzen. Argazkia: Mikel Tristan

Erditze luzea izan da baina joandako ekainaren 25ean plazaratu genituen azkenik, hondar hilabeteetako lan ordu gehienak hartu dizkiguten trokeo-dantzak. Dugunako dantzarion egunaren baitan izan zen. Iaz hasi ginen egun hau ospatzen, urtean zehar dantzari txiki zein helduek landu dugunaren lagin gisa. Lagun giroak sekretua Sanfermin bitarte gordeko zigun bermearekin hautatu genuen emanaldia, trokeo-dantzak plazaratzeko. Hala ere, taldeko gaztetxoen txanda izan zen aurrena. Bigarren taldeko ikasleek Arizkungo sagar-dantza eta Baztango zortzikoa dantzatuz abiatu zuten emanaldia.

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 01
Argazkiak: Mikel Tristan

Bigarren taldekoen ondotik hirugarren taldekoen txanda. Ez ziren Baztandik asko urrundu. Bidasoa ibaiari segi eta Bortzirietan barruratu ziren, Beraraino heltzeko. Bertatik, Bordon-dantza dantzatu zuten.

Argazkia: Mikel Tristan 

Argazkia: Mikel Tristan

Adin tarte ezberdinetan jauzika aritu ginen gero. Hirugarren taldekoek lehenego taldekoei (txikitxoenei) pasa zieten lekukoa. Hauek Lasarte Oriako Sorgin-dantza dantzatu zuten, adin horretako haurrek izan ohi duten lotsagabetasun eta graziarekin!

Argazkia: Mikel Tristan

Argazkia: Mikel Tristan

Txikienek koxkorxenei eman zieten txanda. Hauetako zenbaiti aste gutxi geratzen zaie gure txikien taldean, urrian hasiko baitira helduekin dantzan eta hartara, haien doaiak erakutsi nahi izan zizkieten plazan bildutakoei. Luzaide aldeko jauzi, kontra-dantzak eta dantza-luzea eman zituzten, fanfarrearen doinuei segiz.

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 06

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 07

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 08

Txikiek haien lanak bukatuta, horrenbeste irrikatutako momentua heldu zen guretako. Eginak genituen trokeo-dantza batzuk sortzeko beste saiakera batzuk, baina ez ziren guk nahi bezala atera. Abendutik ekainera 6-7 lan-hilabete luze eta bizi, aurretik huts egindako saiakerek utzitako hondartxoak ahantzi gabe. Oraingoan plazara ateratzeko modukoa iruditzen zitzaigun gure lana, baina ikusteke zegoen jendeak nola hartuko zituen. Estreinaldi ofiziala uztailaren 7an iragarrita zegoenez, familia-giroko emanaldi hau izan genuen esperimentu saio.

Julen, Beñat eta Shanti gaiteroen lehen notekin abiatu zen taldea.

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 09

 Sarreraren ondotik heldu ziren 'Iruñeko ferietan' makil-handien mazurka, 'Arre-arre mandoko' zinta-dantza, 'Betroaiarena' makil-txikien dantza, 'Ama begira zazu' brokel-ezpatena eta 'Pinpirin eta florian' arku-dantza. Dantzak bukatu eta hasi arau, dantzariek haien kirioak menderatu zituzten eta momenturen batean disfrutatzera ere heldu zirela dioenik bada. Ikusleen aurpegietan senide, lagun, gertukoak, noski— ez genuen keinu arraroegirik ikusten, aldrebes!. Ez zen gaizki!

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 10

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 11

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 12

2017-6-25 Dugunako dantzarien eguna 13

'Muga gainetik' du izena gure giza-dorrearen doinuak, akaso han goitik mugaz-gaindi ere ikus daitekeelako zerbait. Dorrea osatu eta goratu beharreko guztia goratu ondotik, egindakoa desegin eta emanaldia bukatutzat eman genuen. 

Gero, ikusle lagunekin bildu eta haien kritiken zain hortzak estutu. Zorionez, saioa ikustera bildu zirenen hitz goxoen errepikarekin erretiratu ginen bazkari legea egitera, Sanfermin eguna begipuntuaren xedean eta gure dantza berriek gutxi gora behera funzionatzen zuten lasaitasunarekin!

To be continued...

Mikel Tristanek hartu zuen argazki sorta ikusgai duzue hemen azpian:

2017-06-25 Dugunako dantzarion eguna

Dokumentuaren akzioak

2017/09/19 10:15
Zorionak zuen trokeo-dantza ederrengatik. Eta eskerrik asko, asmatu eta emateagatik. Gozamena!
Orain arte San Lorentzoko dantzanteen trokeo-dantzak nituen begi-niniko. Orain biak ala biak, Dugunarenak ere bai.
2017/09/26 10:47
Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.