Gaztemundu dantzan 07: Amerikanuen txistulari alardea Iruñean

2014/07/21
Gaztemundu dantzan 07: Amerikanuen txistulari alardea Iruñean

Lesakako San Ferminetan hasi zuten astea Gaztemundutarrek eta Iruñeko San Ferminetan borobildu zuten, bertan izan baitziren igandean. Festaz gozatzeaz gain, San Ferminetan ohikoa izaten den Txistulari Alardeak lotura zuzena zuen Gaztemundun parte hartzen ari ziren diasporako kideekin. Aurtengoa Iruñeko 55.  txistulari alardea izan zen, eta "Amerikanuak" alegia, Amerikara artzain joandako euskaldunak izan zituen protagonista. 

Country eta jazz musika nagusi izan zen txistulari alardean, eta Los Iruñako taldearen lanak eskaini ziren. Talde horrek Amerika osoa korritu zuten 1961tik aurrera, Mexico, AEB, Kanada eta Argentinan 2500 emanalditik gora eginez. 

Txistularien saioa ikusi eta entzun ondoren, San Fermin festan murgildu ziren Gaztemunduko partaideak.