Hona 2025eko Dantzan Topaketen egitaraua

2025/10/13
Hona 2025eko Dantzan Topaketen egitaraua

Dantza hezkuntzan, dantza eta generoa edota irakasleen gaikuntza sistema izango dira, besteak beste, aurtengo Dantzan topaketetako hizketagaiak. 2025eko Dantzan Topaketak azaroaren 22an, larunbata, izango dira; Eibarko UEUren egoitzan elkartuko gara dantzari, dantza irakasle, ikerlari eta dantzazaleon ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... elkarbanatzeko.

Dantzan Topaketak 2025 Egitaraua

  • 9:30 Harrera
  • 9:45 Aurkezpena

Dantza hezkuntzan

  • 10:00 Jon Sarasua: “Bestelako kultur hezkuntza: intuizioak, galderak eta proiektu bat”.
  • 10:30 Julen Agirre: Euskal dantza hezkuntza sisteman txertatzeko proposamena.
  • 10:45 Ixone Aroma: Euskal dantza hautazko ikasgai DBHn.

11:15 ATSEDENA

Dantza eta generoa

  • 11:45 Alaia Cachenaut: “Sukaldetik plazara: nesken dantzarako aldarrikapenak Uztaritzeko Kaskarotetan”.

Ekimenak (aurkezpen laburrak)

  • 12:30 Amagoia Egiluz eta Jon Fernandez: Arabako dantza-taldeen azterketa.
  • Sortutakoak tradizionala 11 deialdian aukeratutako egitasmoak.

14:00 OTORDUA
Mahai-ingurua

  • 15:30 Musika eta Dantza Eskoletako euskal-dantza irakasleen gaikuntza sistema berria. Hizlariak: Patxi Laborda, Idoia Lahidalga eta Josu Garate.

Saio praktikoa

  • 16:30 Patxi Laborda: Soka-dantzan banan-banangoa emateko hamaika modu.

17:30 TOPAKETA AMAIERAKO SOKA-DANTZA

Dantzan Topaketak 2025

Data: 2025eko azaroak 22, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 17:30
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 

Aurreko Dantzan Topaketak

2024

2022

2021