Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Mikel Sarriegi: "Funtsezkoak eta oinarrizkoak diren mugimenduak ezkutatu eta ahaztu ditugu"

Dokumentuaren akzioak

Mikel Sarriegi: "Funtsezkoak eta oinarrizkoak diren mugimenduak ezkutatu eta ahaztu ditugu"

2021/05/21 09:00
Mikel Sarriegi: "Funtsezkoak eta oinarrizkoak diren mugimenduak ezkutatu eta ahaztu ditugu"

Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi topaketak, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan: CC-BY-SA

Hizkuntza idatzian bezala, dantzan ere beharrezkotzat jotzen du mugimenduak izendatu, antolatu eta hizkuntza komuna jasotzea. Dantzen sistematizazioa izan du hizketa gai Mikel Sarriegi Aurtzaka dantza taldeko kideak Dantzan Ikasi topaketetan; eta puntu, aldaira, printzipio eta erregelei buruz aritu da. Azken urteetan Gipuzkoako dantza sistema ikertzen ari da Sarriegi, eta iritsi zaigun dantza sistema xehatzen eta oinarriari erreparatzen dabil. Horrela, gurearen eta Europako dantzaren historiako beste zenbait dantza sistemen arteko antzekotasun argiak ikusi ditu.

Dantza maisuen terminologia

Dantzen sistematizazio lehen saioak dantza maisuen agerpenarekin lotzen ditu, eta horretarako Berpizkundera jo behar dugu. XV. mendean ordura arte trobadoreek eta juglareek betetzen zuten funtzioa, ahozko tradizioz transmititzen zena, dantza maisuek ordezkatu zuten. Eta idatzizko transmisioa ziurtatze aldera dantza-tratatuak agertzen hasi ziren.

Dantza maisuak, dantza liburuak

Beraz, transmisioa idatziz egiten hasten da. Berpizkundea sustatutako arrazionalismoak bultzatu zuen sistematizazio ariketa egitea, eta Europako dantza maisuak mugimenduak arautzen eta egituratzen hasi ziren pixkanaka, "Lehenengo mugimenduak deskribatzen dira unitate bezala, eta unitate horiekin osatzen dira dantzak". Italian arauen edo erregelen beharra agertzen da eta gero, Frantzian "printzipioak" erabiliko dira. Gurean, adibidez, Belako Zaldunak, Mauleko Jauntxoak, utzi zituen eskuizkribuen artean printzipioen edo arauen bidez jauziak, muxikoak, kontrapasak... nola erakusten ziren jaso zuen; baita Guilcherrek ere, azaldu zuen nola antzerki-dantzetatik Frantziako armadara migratu zuten "dantza-puntuek" eta nola gero Zuberoara iritsi ziren. Aldi berean, Espainian Esquivel Navarrok "danzas de cuenta" terminoa erabili zuen.

Mikel Sarriegi
Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi topaketak, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan: CC-BY-SA

Iztuetak ze termino erabiltzen du?

"Iztuetak gure dantza tratatua idatzi zuen eta Europako mapan kokatu gintuen", Sarriegiren iritziz hainbat kontu eztabaidagarriak izan daitezke lan horretan, baina koreologikoki kalitate handiko testua dela dio. Zaldibiako dantza maisuak "instrukzioak" edo “irakasteak” erabili zituen erregelak edo printzipioak izendatzeko, eta horren barruan "aldairek" dute protagonismoa dio Sarriegik. Iztuetaren izendegian lotura zuzenak ikus daitezke terminologikoki Europako beste aurrekariekin. Urratsen mugimenduak deskribatzeko "mugiretan" eta "kolpeetan" oinarritu zen. Horrela, "Oso oinarrizkoak ziren mugimenduak izendatzen zituen eta horien baturaz dauzkagu aldairak".

Eta puntua?

Dantzan eta beste zenbait adierazpenetan "puntua" asko erabili ohi da neurri modura; Iztuetak puntua konpas musikal bezala erabiltzen du, soinu zaharrak zatikatuta puntuetan deskribatu zituen. Sarriegik erakutsi digu Euskaltzaindiak egin zuen dantzako urrats kontzeptuaren izendapenari buruzko bilketa etnolinguistikoa: "paso de baile" edo "dantzako urratsa" nola esaten den Euskal Herriko hainbat eremutan jaso zuen mapan. Ikusten da erabiltzen dela "pauso" edo "pausu" Hegoaldean, "urrats" Iparraldean eta "puntu" Euskal Herri osoan.

Mapa pausua urratsa puntua
Euskararen Herri Hizkeraren Atlasa. 2364 mapa: paso de baile / pas de danse / dance step. Irudia: Euskaltzaindia

Landa lana egiterakoan ikusi du Sarriegik dantza maisu zaharren hiztegian “puntu” kontzeptua nagusitzen dela Gipuzkoa osoan. "Puntua dantza elementu bezala berreskuratu beharko genukeen terminoa da", Gipuzkoako urrastegia eta sistema esplikatzeko lagungarria dela dio eta tradizioarekin lotua, gainera.

Gipuzkoako dantza sistema osatua

Iztuetaren arabera, XVIII. mendean, Gipuzkoan bazegoela dantzen sistema sendoa azaldu du Sarriegik. XIX. mendean hainbat mugimendu, Iztuetak deskribatuak eta gabeak, galdu egin dira, baina XIX-XX. mendeetan Gipuzkoako dantzen sistema oso bat garatu da, azpisistemaz osatua. Ardatza Goierriko azpisistema izango litzateke, beste azpisistema batzuekin bizikidetzan: Antzuola, Oñati, Berastegi, Markina, Lesaka... Pixkanaka Goierrikoa iturburu hartuta Donostiako azpisistema sortu zen, Goizaldik garatu duena XX. mendean zehar, "Hori da zabaldu dena Gipuzkoako sistema ofizial modura". Bi mendeetan zehar zegoen sistema berrosatzen saiatu dela dio Sarriegik, Goizaldiren bidez etorri zenera mugatu gabe.

"Azpisistema guztietako mugimenduak beste era batera antolatzeko beharra ikusi dugu", eta "puntuetan" eta “aldairetan” oinarritzen den antolaketa bat proposatu nahi du, dantza-mugimenduen aberastasun ahalik eta handienak bere balioa eta lekua izan dezan.

 

Mikel Sarriegi
Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi topaketak, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan: CC-BY-SA

Sistematizazioaren beharra?

Dantzen sistematizazioaren beharra eztabaidagarria izan daitekeela ulertzen du Sarriegik, zurruntasunean erortzeko arriskua ikusten baitu, baina, minimo batzuen barruan "edozein hizkuntzatan bezala, dantzan ere badago beharra denok hizkuntza bertsua hitz egitekoa".

"Funtsezkoak eta oinarrizkoak diren mugimenduak ezkutatu eta ahaztu ditugu" Sarriegiren iritziz, beti esan da Gipuzkoako dantzak oso teknikoak eta zailtasun handikoak direla, baina hori ez dela horrela dio. Hori guri iritsi zaigun sistemaren irudia da, apaingarriz eta adornuz beterikoa, "Horiek kendu edo biluzten baditugu, funtsean mugimendu oso sinpleak daude eta gainera oraindik tradizioan bizirik mantentzen direnak". Horiek azaleratzea garrantzitsua dela dio, azpian dagoen sistema ongi ulertzeko eta dantzen irakaskuntza egokiagoa egiten lagungarria izateko.

Dantzan Ikasi Topaketak 2021

 

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa