Orain arteko ekarpenak

Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa

2017/05/04

Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa
Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotura...

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakaera aztergai

2017/03/10

Hitzaldia: Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakaera aztergai
Mutxikoak, tradiziozko gizartetik tradizioak inspiratutako aisialdi birsortzailera Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak?  Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian,  "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen...

Gehiago irakurri

Kontra-dantza, kadrila edota polka bereizten

2017/01/20

Kontra-dantza, kadrila edota polka bereizten
Motz geratu zitzaigun Claude eta Jon Iruretagoiena aita-semeek kontra-dantzen inguruan Beasaingo Antzizar kiroldegian emandako kontra-dantzen sistemari buruzko ikastaroa . Beasaingo udalak babestua, itxi egin behar izan genuen izena emateko aukera jasotako eskaerak gaindituta. Herrian bertan antol...

Gehiago irakurri

Dantza lotuarekin jolasten

2016/11/16

Dantza lotuarekin jolasten
Edukiz ondo betetako ikastaroa aurkeztu zigun Patxi Monterok. Goizeti biak launa ordura luzatu bagenituen ere, motz gelditu ziren dantza lotuek badutela zer landu, zerekin jolastu, gozatu eta azken finean, dantzatu erakusteko. Agurne Arizmendi, laguntzaile lanetan aritu zenarekin batera, bikoteka dantzan aritzeko proposamen berriak ekarri zituen, besteak beste Frantzian abiatutako "balfolk" dantza jaialdi arrakastatsuetatik zabaldutako ereduen oihartzunak. Baina batez ere eta horretaz gain, musika eta bikotea sentitzetik abiatuta, dantza lotuan aritzeko lanketa interesgarria erakutsi zigun.

Gehiago irakurri

Lizarrako larrain-dantza jatorria eta bilakaera aztergai

2016/11/08

Lizarrako larrain-dantza jatorria eta bilakaera aztergai
Lizarrako ingurutxoa edo larrain-dantzaren inguruan, asko dantzatzeaz gain, asko idatzi eta esan izan da, beti ere eztabaidarako lekua utziz. Haren sorrera, aldaerak, bilakaera, dantzakera, musikak... eman dute zeresanik. Hoien inguruan jardun genuen Raquel Ugartondo eta Javier Lanarekin suite era...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Kontra-dantzen sistema

2016/11/03

Ikastaroa: Kontra-dantzen sistema
Ezagunak zaizkigu kontra-dantzak euskal dantzetan. Baina nola sortu ote ziren? Zein bilakaera izan zuten? Gurean nola eta noiz txertatzen dira?  Behar bezala identifikatzen ote ditugu? Galdera hauei erantzuna eman asmoz, k ontra-dantzen sistemaren oinarria ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu orai...

Gehiago irakurri

Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai

2016/10/31

Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai
Mikel Sarriegi Goierriko dantza-maisuen sistemaren inguruan egiten ari den ikerketaren azalpenekin osatu zen Dantzan Ikasiren programan lau saiotan antolatutako  Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro  edo desikastaroa.  Hirugarren saioaren ildotik , bere Gipuzkoako dantzen sistema zaharra ezagutzeko ...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Dantza lotua aberasten

2016/09/29

Ikastaroa: Dantza lotua aberasten
Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik ga...

Gehiago irakurri

Iztuetaren nortasun poliedrikotik Gipuzkoako dantzen bilakaerara

2016/06/16

Iztuetaren nortasun poliedrikotik Gipuzkoako dantzen bilakaerara
Bi saiok osatu zuten pasa den urtarrilaren 16an Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunean, Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaroko hirugarren jardunaldia . Iztuetaren ekarpenaz aritu zitzaigun Juan Antonio Urbeltz eta gure begien aurrean ia-desagertu den dantzakeraren inguruan aritu ziren Arregi, Etxabe ...

Gehiago irakurri

Floretak eta campanelak, Gipuzkoako dantzen aurrekarien arrastoan

2016/05/23

Floretak eta campanelak, Gipuzkoako dantzen aurrekarien arrastoan
Ezin azaldu ahoz ez idatziz zer zerikusi duten XVII. mendeko Maestros de Danzar delakoen dantza sistemak eta Gipuzkoako dantzenak. Bizi egin behar da, dantzatu hori barneratzeko, jakina baita dantzak eta hitzek elkar osatzen dutela, baina ez elkar ordezkatzen. Batek baino gehiagok galdetuko zion be...

Gehiago irakurri