"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" EHUko ikasketa osagarriak Donostian

2017/11/14
"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" EHUko ikasketa osagarriak Donostian

Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara ikasketa osagarriak eskainiko dira Donostiako EHUko irakasle eskolan. Aurreko ikasturteko bideari jarraituta, Leioan eskaini ziren ikasketen parekoak izango dira. Azaroaren 22an, asteartean 16:00etan, Donostian, EHUko irakasle eskolan, euskal dantzari buruzko ikasketa hauei buruzko Informazio Bilera bat egingo da.

Ikasketa hauekin euskal dantzen ikaskuntza akademikoan dagoen hutsunea bete nahi da pixkanaka. Dantzariei eta irakasleei heziketa osagarria eskaintzea da asmoa, beraien dantza jardueren ezagutzan sakontzen laguntzeko. Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri ere, alor bakoitzeko irakasle espezialistekin. Ikasketa osagarri moduan planteatuta, 10 kreditu ditu ikastaroak.

Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi EHUko Tradiziotik Sorkuntzara ikastaroan. Leioa, 2017-03-27. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Edukiak

Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Ikastaroa

  • Izena: Euskal Dantza: tradiziotik sorkuntzara
  • Non: FEFAko Irakasleen Eskolako gimnasioa (Donostia)
  • Noiz: Astearteetan, 16:00etatik-19:00retara.
  • Baldintzak: Euskal dantzan trebatua izatea, dantza talderen baten parte hartzea edo dantza irakasle lanetan aritzea.
    Kredituak: 10, ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
  • Prezioa: 300 €
  • Izen-ematea: gurutze.ezkurdia@ehu.eus
  • Informazioa: Azaroaren 22an, asteartean 16:00etan, Donostian, EHUko irakasle eskolan, euskal dantzari buruzko ikasketa hauei buruzko Informazio Bilera bat egingo da. Beraz, horren inguruan jakinmina, interesa dutenak bertara agertzera gonbidatuta daude.