Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Euskal dantzaren inguruko formazioa eskaini du EHUk lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzaren inguruko formazioa eskaini du EHUk lehen aldiz

2017/07/05 08:45
Euskal dantzaren inguruko formazioa eskaini du EHUk lehen aldiz

EHUko ikasleak balseoan. Leioa, 2016-12-12. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskaini ditu 2016-2017 ikasturtean. Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara izeneko ikasketa hauekin, euskal dantzen ikaskuntza akademikoan dagoen hutsunea betetzeko lehen pausoa eman du unibertsitateak. Dantzariei eta irakasleei heziketa osagarria eskaintzea izan da asmoa, beraien dantza jardueren ezagutzan sakontzen laguntzeko. Ikasketa osagarri moduan planteatuta, 10 kreditu izan ditu ikastaroak.

2016-11-07_Bilbo-EHU-dantza_GO_3550-r.JPG
EHU, Tradiziotik Sorkuntzarara. Bilbo Bizkaia Aretoa, 2016-11-07. Argazkia: Garikoitz Otamendi-Dantzan.eus CC-BY-SA

Ikastaroak 5 modulu

Leioako irakasle eskolaren zuzendari den Gurutze Ezkurdiaren zuzendaritzapean, bost modulutan antolatu dira ikasketak eta euskal dantzaren alorreko zenbait irakasleren eta adituren saioak jaso dituzte ikasleek: Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Johane Etxebest, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jon Iruretagoiena, Oier Araolaza eta Claude Iruretagoiena izan dituzte irakasle ohiko ikasturtean eta euskal dantzak hezkuntzan izan dezakeen egokiera aztertzeko egindako mintegian berriz Iñaki Irigoien, Iñaki Goirizelaia, Jon Zarate, Oier Araolaza eta Gurutze Ezkurdia izan ziren hizlariak.

Bizkaia Aretoan euskal dantzen mintegia
Euskal dantzen inguruko mintegian Jon Zarate, Iñaki Goirizelaia eta Iñaki Irigoien. Bilbo, Bizkaia Aretoa, 2017-01-28. Argazkia: Miren Gabantxo-Dantzan.eus CC-BY-SA

Ikasturtean landu dituzten moduluak hauek izan dira:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik Sorkuntzara

Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi EHUko ikastaroan
Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi EHUko Tradiziotik Sorkuntzara ikastaroan. Leioa, 2017-03-27. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Leioako campusean

Hasiera batean, ikastaroaren eskaintza Gipuzkoan eta Bizkaian egin bazen ere, azkenean Bizkaikoa bakarrik atera da aurrera. Astelehenero, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Irakasleen Eskolan bildu dira 25 dantzari. Astero hiru orduko saioak jaso dituzte ikasleek. Saioak praktikoak zein teorikoak izan dira eta ikasgelaz kanpoko formazioa ere jaso dute, besteak beste, Bizkaia Aretoan euskal dantzen mintegia, maskaradetara irteera eta Tragedin ikastaroa.

Johane Etxebest EHUko ikastaroan
Johane Etxebest EHUko ikastaroan. Leioa, 2017-02-13. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Iraganaz eta etorkizunaz mintegia

Esan bezala asteroko ohiko saioez gain beste zenbait formazio egun izan dira ikastaroan. Urtarrilaren 28an, Bizkaia Aretoan ikastaroko ikasleei zuzenduta euskal dantzen inguruko mintegia antolatu zen. Mintegiaren helburua izan zen azken aldian euskal dantzek izan duten ibilbide historikoa ezagututa, hezkuntza sisteman eta transmisioan dauden erronkak aztertzea, eta aurrera begirako ibilbide posibleak arakatzea.

Gurutze Ezkurdiak, kultura tradizionalaren gogoeta egiteko marko teorikoa eta baliabide metodologikoak jorratu zituen. Iñaki Irigoienek, Dindirrin lehen dantza urratsak eman zituenetik gaur egun arte, eta bereziki Euskal Dantzarien Biltzarraren babesean, euskal dantzak XX. mendean egindako ibilbidea aztertu zuen. Oier Araolazak euskal dantza ikasketen ibilbideaz ikusmira eskaini zuen. Iñaki Goirizelaiak euskal dantzaren ikerketa egituratzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, sistema akademikoan integratu eta nazioartean errekonozimendua izan dezan. EHU-UPVko errektore zen oraindik Goirizelaiak mintegian parte hartu zuenean (ondotik bukatu du bere legealdia) eta Unibertsitatea euskal dantzaren ikerketaren eta hezkuntzaren lidergoa bere gain hartzeko erakunde egokia dela irizten zion, beste zenbait tokitan (Limerick, Madril...) egiten ari den moduan. 

Bizkaia Aretoan euskal dantzen mintegia 2
Euskal dantzen inguruko mintegian Gurutze Ezkurdiaren hitzartzea. Bilbo, Bizkaia Aretoa, 2017-01-28. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan.eus CC-BY-SA

Martxoaren 18an, berriz, Iruri-Zalgizeko maskaradak ikustera joan zen ikasle koadrila. Asteburuko pasa egin zuten Zuberoan eta maskaradak ikusteaz gain bertako dantzariekin egoteko aukera izan zuten. Euskal Herriko Unibertsitateak udako ikastaroen barruan eta Aiko taldearekin lankidetzan antolatzen duen Tragedin ikastaroarekin amaitu da aurtengo formazioa, ekainaren 30etik uztailaren 2ra Areatzan Euskal Herriko zein kanpoko dantza maisuen klaseak jasota.

Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez gauzatu dira "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketak, eta besteak beste Aiko taldeaKukai konpainia eta dantzan.com ellkartearen eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin prestatu da programazioa, eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu ditu. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa