Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

Dokumentuaren akzioak

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/10 07:35

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz.  

Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri, esaterako Zuberoako maskaradetako dantzak, eta alor bakoitzeko irakasle espezialistekin lantzeko aukera izango da. Patxi Laborda, Jon Maya, Johanne Etxebest, Sabin Bikandi, Jon Iruretagoiena, Oier Araolaza eta Claude Iruretagoiena arituko dira irakasle lanetan, eta gainera, Iñaki Irigoien, Juan Antonio Urbeltz edo Iñaki Goirizelaia moduko irakasle gonbidatu bereziak izango dira.

Bilbon eta Donostian

Donostian eta Bilbon ikastaro bana eskainiko da, astelehen arratsaldetan Bilbon, Bizkaia Aretoan, eta astearte arratsaldetan berriz Donostian, Ignacio Maria Barriola aretoan. Ikasketek 10 ETCS kreditu izango dituzte eta 2016ko azaroaren 7tik maiatzaren 16ra burutuko dira eskolak, eta ekainean EHUk eta Aikok elkarrekin antolatzen duten Tradegin udako ikastaroarekin borobilduko da ikasturtea. 

Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez abiatzen dira "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketak, eta besteak beste Aiko taldea, Kukai konpainia eta dantzan.com ellkartearen eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin prestatu da programazioa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek interesa erakutsi dute ikasketa hauek babesteko.

Edukiak

Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago:

  • Euskal dantzaren historiarako sarrera
  • Musika eta dantza, mugimenduaren erritmikaruntz
  • Euskal dantzaren teknika errepertorio eta sistemetan
  • Euskal dantzaren teknika akademikoak: Zuberoako dantza sistema
  • Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Urriaren 10etik 21era irekita izango da izen-emateko epea eta ikasturte osoko matrikulak 300€-ko kostoa izango du.

Informazioa: Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara (ehu.eus)

Dokumentuaren akzioak

2016/10/10 13:16
Egun on !

        Ez ditut ordutegiak topatzen. Bakarrik arratsaldez dela.

    Eskerrik asko !
2016/10/10 13:17
Egun on !

        Ez ditut ordutegiak topatzen. Bakarrik arratsaldez dela.

    Eskerrik asko !
2016/10/11 08:55
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
2016/10/12 11:52
Joe Ke tordo !! ;0(


   Eskerrik asko !
2016/10/13 00:14
Ni ERE goizez izango balira klaseak izena emateko Prest eongo nintzateke, ordutegi horrekin ( 4retatik 7 tara) zaila nuke.
2016/11/03 11:59
Ikastaroa astelehen honetan hasiko da? Nik izena eman nuen eta oraindik ez dute deitu.
2016/11/03 12:08
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

Sohuta-Hoki-ko maskaradak, 2016-01-17. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA