Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak identifikatzen

Dokumentuaren akzioak

Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak identifikatzen

2022/10/24 08:00
Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak identifikatzen

Pierre Latasa eta Oihana Betelu, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

"Gure dantzek badute ikusgarritasuna eta kolorea, talde askok maite dituzte eta guk ere maite ditugu, baina gero begiratzen dugularik hurbiletik ikusten dugu zerbait galtzen dela edo irakaskuntzan bereziki hutsune batzuk agertzen direla". Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldeko Oihana Beteluk eta Pierre Latasak Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren zenbait gabezia identifikatu eta azaldu dituzte Dantzan Ikasi topaketetan.

Eginiko oharrak eguneroko praktiketatik eta bizipenetatik egin dituzte; asmoa ez da inor epaitzea, baizik eta ikustea eta ulertzea zer gertatzen ari den aurrera begira ekarpenak eta hobekuntzak egiteko.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 biribilketa
Oihana Betelu eta Pierre Latasa, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Irakasle eta dantzari gutxi

Nabarmena eta arazo larrienetakoa da irakasle eskasia eta irakasle horiek formakuntza falta. 6-7 urterekin dantzan hasi eta handik hamar bat urtera, 15-16 urterekin, ikasle gazteagoei irakasten hasten dira, "dantzariak izateak ez du bermatzen irakasle jakintzarik, ez dituzte menperatzen dantzak, dantzaren pedagogia...". Dantzari kopuruari dagokionez ere, "gurean euskaldun kopurua eta euskal herritar kontsideratzen direnak ere gutxi dira, beraz dantzariak oraindik gutxiago", taldeetan askotan kosta egiten da dantza jakin batzuk egiteko kopuru minimoa lortzea.

Zenbait taldetan eta herritan erregularki biltzea kostatzen da, ez daude asteroko entseguetako dinamikak, "talde askotan gertatzen dena da proiektu batentzat jende biltzen dela anitz, kabalkada bat muntatzeko, pastoral bat egiteko, maskaradak egiteko eta gero urtean zehar proiektu hori pasa delarik epe luzean ez da gehiago deus".

Oihana Betelu
Oihana Betelu, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gabeziak dantzaren transmisioan

Dantzen inguruko ikerketak badira, baina gaur egungo joeretara egokituta, dantzak irakasteko fitxak edo tutorialak faltan botatzen dituzte, "garai batean ez zen horrekin erakusten, baina oraingo munduan jendeak nahiko luke horrelakoak izatea". Baliabideak falta direla uste dute, orain ahozkoa baita transmisioa.

Sumatzen dute gazte askok ez dutela dantza irakaslearen figuraren beharrik ikusten. Nahiz eta herrian norbait prestatua egon horretarako nahiago dute elkarren artean aritu. Ondorioz, talde batzuetan irakasle batzuk kanporatuak edo baztertuak izan dira, "pixka bat trauma bezala edo biziki gogorki bizitu dituzte jende batzuekin harreman batzuk edo badute horrelako gaizki izate bat, batean, bestean. Eta nahi dute hortik atera azkenean, eta hori da pixka bat tradizioaren edo dantzaren kaltetan".

Ikusten dute ere talde askotan gorputzaren ezagutzari ez zaiola garrantzirik ematen, beroketak eta ariketak ez direla egiten. Entsegu oso laburrak egiten dituzte, askotan, dantzarako arropa desegokiekin, gainera.

Pierre Latasa
Pierre Latasa, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gure dantzei baliorik ez

Identifikatu duten beste fenomeno bat da dantza guztiak edozein adineko dantzariekin landu nahi direla eta dantzen infantilizazio horren ondorioz "zorroztasuna eta balioa galtzen da, ez baita interes hori". Zenbait dantza errazak direla uste da eta, beraz, ez dira behar beste lantzen, "Zuberoan lantzen dituzte zinez bertako dantzak, nahiz eta jakin segitzen dute eta beti bada holako progresio posible bat, baina gure dantzekin...". Bestalde, dantza berriak sortzen eta errepertorioak garatzen ari dira talde batzuk, baina tokian tokiko dantzak zaindu gabe, "talde batzuetan urtemuga iristen da, behar da emanaldi berri bat sortu, orduan egiten dituzte sorkuntzak, egiten dute animaleko lana, baina inauteriak iristen dira eta ez dago denborarik kaskarotak prestatzeko".

Ezagutzaren transmisio eskasa ikusten dute, "zoritxarrez eskoletan, euskarako kurtsoetan, lehen mailako hezkuntzan biziki gutxi aipatzen dira tradizioari lotutako kontuak, edo dantzaren historia ez da neoiz aipatzen. Euskararen tokia biziki xumea da orokorrean gizartean eta dantzaren historia pentsa ezazue". Dantza taldeetan ere antzeko; dantzak ikasten dira, baina ez horien testuingurua edo historia.

Ikusten dute ereduak edo erreferentziak aldatu direla, "orain talde profesional batzuk emendatu dira edo emendatzen ari dira eta ez dira bortxaz dantza tradizionalean edo jantzi tradizionalekin ari. Herriko taldeak hori ikusten dute eta hori da azkenean bilakatzen den eredua". Eredu eta sorkuntza berriak ez dira zertan txarrak izan, baina sumatzen dute talde batzuetan ez dakitela zer den euskal dantza, zer den garaikidea, dena nahasten dutela, ez dutela garaikideko formaziorik...

Dantzan Ikasi Topaketak 2022
Pierre Latasa eta Oihana Betelu, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ondorioak

Nagusiki bi iturritatik datozela gabeziak uste dute: egoera eta taldeen funtzionamendua. Gizartearen garapenari lotuak direla ikusten dute. Ohartu dira Nafarroa Behereko dantzak Lapurdin baino gehiago mantenduak direla. Kabalkadei edo libertimenduei esker tradizioak hobeto mantendu dituztela uste dute. Lapurdin pixka bat gehiago galdu direla diote, nahiz eta herri batzuetan kaskarotak ospatzen diren, ez direla herri asko diote.

Jakitun dira identifikatu dituzten gabeziak zenbaitentzat gizartearen aldaketaren isla besterik ez direla. Aldaketak onak direla uste dute, baina "baditugu kode batzuk eta urtez urte transmititu direnak eta horiek bazterrean uztea gabezia da guretzat".

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa