Dokumentuaren akzioak
Ze egoeratan daude euskal dantza taldeak?
Pierre Latasa, Oihana Betelu, Aritz Ibañez, Mikel Lasarte, Unai Esturo, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
"Zer moduz zaudete?" izan da Oier Araolazak egin duen lehen galdera. Eta jarraitu egin du: "Zelan irten gara dantzako sektoretik, ze faktura ordaintzen ari gara edo ordaindu beharko dugu? Nola eragin digu honek guztiak sektorean, taldetan, dinamiketan? Ze puntutan gaude orain?"
Euskal dantzaren adierazpena sinatzetik 10 urtera zein den euskal dantza taldeen egoera eta, batez ere, pandemiatik nola atera diren elkarbanatu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan. Horrela, Oihana Betelu (Begiraleak, IDB), Unai Esturo (Iurretako dantzariak), Aritz Ibañez (Duguna), Mikel Lasarte (Ortzadar) eta Pierre Latasari (Begiraleak, IDB) tiraka aritu da Araolaza.
Pandemiatik salbatu dira
"Beldurra genuen ea nola bukatuko zen afera hori eta, azkenean nagusien taldean nahiko ongi gara", dantzari batzuk gehitu dira eta beste batzuk itzuli direla dio Pierre Latasak. Eta gaztetxoekin ere antzera, "haurren taldean batzuk joan dira, baina ez da bortxaz katastrofikoa ere, beraz, ez gara kezkatzen". Oihana Beteleuk azaldu du IDBk ezin izan dituela garatu buruan zituzten proiektuak azken bi urteetan, baina indartsu itzuli direla, "antolatu dugu Dantzari Txiki Eguna duela aste bat eta azkenean 1200 haur bildu dira, 35-36 talde ziren Hazparnen. Azkenean ongi atera da, ontsa hartu dugu berriz gure bidea".
Aritz Ibañezek ere ez dutela dantzari askorik galdu dio eta Iruñeko Udalarekin duten harremanaren baitako zenbait emanaldi ere izan dituztela pandemian, pribilegiatutzat dute euren burua. Taldeari eusteko esfortzu ikaragarria egin dutela azpimarratu du: "Entseatu dugu ahalik eta zeuden modu guztietan: ordenagailuaren bitartez, kalean, estalpean, garaian garaiko baldintzen arabera". Hala ere, egoera bereziak taldeari eman dion pasara fisikoa eta psikologikoa kristorena izan dela dio, "niretzako behintzat hala izan da, hori kudeatzen saiatzea holako egoera batean... baina bueno, gutxi gorabehera atera gara onik".
Mikel Lasartek pandemia aurreko garaia gogoratu du, "taldea mantentzen genuen nahiko aktibo, batez ere onartzen genituelako edozein emanaldi edozein lekutan". Emanaldiak izanez gero entseatzen zuten eta ahal zituzten emanaldi guztiak hartzera ausartzen ziren. Geldialdia etorri zenean beldurtu zirela dio, ea nola eutsi aurretik zetorren gurpil horri, "ahal izan bezain pronto hasi ginen entseatzen, baina egia da jende mordoxka bat bai gelditu dela bidean, batzuk entseatzera etortzen ez zirelako ausartzen gaixotasuna zela medio". Zailtasunak izan dituztela aitortu du.
Pandemia aurretik zetorrena
Unai Esturok pandemia aurretik sumatzen du beherakada euren eskualdean: "inguruetako herrietara begira jarrita nago eta gainbehera handia ikusten dut ezpata-dantzan, Durangaldeko dantzari-dantzan". Alde batetik uste du ez dutela jakin ondare hori eta ondare horrek daukan inportantzia kanporatzen, "gizarteko beste parteari adierazten ze inportantea izan den mendeetan". Eta bestetik, "instituzioek ez daukate apenas interesik eta gizarteak berak ere folklore moduan ikusten gaitu".
Lasartek azaldu du beraien helburua izaten zela ikuskizunak egitea, eskaintzea kontzejutan edo udaletxetan, eta azken urteetan zailtasunak izan dituzte emanaldiak lotzeko, "aspalditik zetorren gauza da, 2008koa krisitik izugarrizko arazoak egon dira kontratazioetan. Emanaldien moldea aldatzen joan gara aurrekontuak ez baitziren garai batekoak bezalakoak". Zehaztu du sekula ez direla handiak izan kultura aldetik Nafarroan, baina EAEtik, gutxienez, emanaldi dezente lortzen zituztela.
Belaunaldi berriak, eredu berriak
Lasartek gogoratzen du ideia jakin batzuekin sartu zela taldean, puntu politiko batetik eta militantzia beste era batekoa zela, "orain esaten diozu jendeari ez dakit zer egunetan emanaldia daukagula eta ez dakitela libre dauden erantzuten dizute". Konturatu da berak dantzari ematen diola lehentasuna, baina gizartea aldatu egin dela, "askotan jendea etortzen da dantzatzera igual pilates egitera joango balitz bezala". Ibañezek ere egoera berbera bizi du, "10 dantzarik baietza eman eta 20k ez dakitela. Pentsatuz ia eguna heldu bitartean plan hoberik ateratzen ote zaien edo ez, ez?".
Araolazak Estatu Batuetako coach bati entzundakoak lotu nahi izan ditu Lasartek eta Ibañezek egungo gazteekin dantza taldeetan bizi dutenarekin. Coachak esaten omen zuen enpresa munduan ohartuta daudela azkenengo urteetan nola aldatu diren gazteak, desagertu dela zerbait funtsezkoa zena edozein enpresaren ibilbidean: proiektuarekiko pertenentzia eta identitate sentipena. Enpresarekin ez dute lotura emozional edo afektiborik eraikitzen, eta ez daukate inongo arazorik esateko denbora laburrean ez dutela bertan jarraituko. Ondorioz, enpresa munduko giza baliabideen konfigurazio guztia guztiz aldatzen da. Araolazak euskal dantza taldeen eremura ekarri du, "kontuan hartu behar dugu hemengo gazteak ere gure proiektu komunitario, kultural, koreografikoarekin ere berdin jokatzen hasiak direla. Hau da, gurekin daude guk momentu horretan eskaintzen diegun horrek asebetetzen dituen neurrian".
Entzuleen eserlekuetan zirenek ere egin dituzte ekarpenak argazkia osatuz. Mikel Sarriegirentzat (Aurtzaka) gakoa malgutasuna da enpresa mundura ere berdin aplikatu daitekeela dio, “erremintak eduki behar ditugu, ez dugu eduki behar beldurrik, dantzak ez dauka izan beharrik beti berdina”. Beharrezkotzat jotzen du egoerara eta taldeko partaideetara moldatzea dantzak, “oso zurrunak baldin bagara tradizioekin arrisku hori daukagu, hiltzera goaz”.
Ibañezek gero eta argiago ikusten du dantzariak beren komunitatearen parte diren ekitaldietara, festara erraz animatzen direla, "baina baldin bada protokolozko ekitaldi bat, joan dantzatu eta itzuli, ez zaie hainbeste interesatzen". Orduan, uste du begiratu beharko dugula ze emanaldi edo ze funtzionamendu moldek ematen dien gazteei zerbait trukean hor jarrai dezaten. Beteluk argi du entsegu ondorengo otorduak eta festak erakargarriak direla beraientzat eta taldea sendotzen dutela, "badugu gure lokalean sukalde bat eta errepikak eta gero beti egiten dugu bazkaria edo afaria eta festa pixka bat. Konparatzen baldin badugu beste taldeekin hori ez dutelarik egiten, ikusten da taldea ez dela hainbeste bizi talde gisa eta guk saltsa dugu".
Patxi Monterok (Herrixa Dantzan) aipatu du dantza talde askoren eredua XX. mende erdialdekoa dela eta orain ez gaudela hor, “hainbat talde bizi dira halako inertzia baten pisuarekin. Hausnarketa bat egin beharra dago”. Uste du ez dela egia gazteek ez dutela interesik, baina formatuarekin asmatu behar dela eta orduan erantzuten dutela. Eta adibidetzat jarri du duela gutxi egin duten esperimentu bat, musika, perkusioa, kantua eta dantza uztartu dituztena. Ion Lizarazu (Oinarin) itxaropentxu agertu da, beren eskualdean oraindik ere gazte asko hurbiltzen direla dantzara dio, neska zein mutil, eta Debagoienako dantzari eguna aipatu du: “hilabete bat izango da bailarako dantzari eguna ospatu genuela Aretxabaletan, 180 dantzari edo, ni nintzen zaharrena 32 urterekin”.
Taldeen arteko distantziak
Ikaragarrizko konexio falta sumatzen du dantza taldeen artean Esturok, "garai bateko mesfidantzak ditugu, ez gara bata bestearengana arrimatzen nola dauden galdetzera edo zelan ikusten duten edo zer hausnartzen duten". 80. hamarkadatik datozen mesfidantza guztiekin jarraitzen dutela dio eta hori taldeen kalterako dela ikusten du. Latasak ere esan du antzeko egoeran zeudela Iparraldean duela gutxira arte, "talde bakoitzak bazuen bere nortasuna eta ez zuen besteekin joan edo nahasi nahi", baina azken urteetan, beharrak bultzatuta, elkarlanak hasi dira. "Garai batean ezinezkoa zen topaketa bat egitea eta orain justuki IDB dantza sarean sistema garatzen ari da".
Dantzan Ikasi Topaketak 2022
- Garbiñe Aizpitarte: "Pausuak eta dantzak helburuak dira, baina beste gauza asko landu behar dira"
- Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Dantza-irakasle eta dantzarien kontratazioak, a ze buruhauste eta oztopoak!
- Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak identifikatzen
- Ze egoeratan daude euskal dantza taldeak?
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16