Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Garbiñe Aizpitarte: "Euskal dantzen ikasketak eta titulazioa behar dira"

Dokumentuaren akzioak

Garbiñe Aizpitarte: "Euskal dantzen ikasketak eta titulazioa behar dira"

2022/10/11 13:15
Garbiñe Aizpitarte: "Euskal dantzen ikasketak eta titulazioa behar dira"

Garbiñe Aizpitarte. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Eskarmentu handiko dantzaria da Garbiñe Azpitarte (Tolosa, 1958). Munduan zehar ibilia da dantzan eta irakasle gisa formatzen, dantza klasikoan zein euskal dantzetan. 1991n Gabota dantza akademia ireki zuen Zarautzen eta haurrekin aritu da lanean 31 urtean. Gorputzaren ezagutzari garrantzia berezia ematen dio, erritmoa eta teknikak lantzeko zenbait ariketa eta gako erakutsi dizkigu. Piano doinuz lagunduta gorputzaz eta gorputzarekin aritu da haurrekin erabiltzen dituen zenbait jolas eta ariketa erakusten, baina ahoz ere badu zeresana. Amaiur Aristiren galderei erantzunez, bere dantzari ibilbidea eta dantzaren irakaskuntzari buruz duen ikuskera azaldu ditu.

Dantzan oso txikitan hasi zinen zure jaioterrian, baina modu egituratu batean Zarautzen hasi zinen, ezta?
Bai, Hodeiertzen hasi nintzan Xabi Landaburukin. Garai horretan ez zen normala oinarri teknikoa edukitzea; guk aurrena barrako ariketak egiten genituen eta gero baita euskal dantzak ere. Koreografiak ere lantzen genituen, eta horrela, mundu horretan sartu ginen.

Amaiur Aristi eta Garbiñe Aizpitarte
Amaiur Aristi eta Garbiñe Aizpitarte. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Eta Xabierren Landabururen bitartez Filipe Oihanbururengana iritsi zinen, ezta?
Bai, Etorkira. Hasieran Europan zehar ibili ginen eta gero, 1981ean, profesional bezala hasi nintzen. Ipar Ameriketatik ibili ginen alde batetik bestera. Bira luzea izan zen. Goizetan teknika lantzen genuen eta gero emanaldiak izaten ziren. Jende pilo bat joaten zen gu ikustera, eta asko apreziatzen ziren hemengo dantzak. Oso gustura ibili nintzen.

Zer zen dantzari lotuta modu profesional batean bizitzea?
Modu profesionalean esaten dugu, baina ez zen holako soldata handia, ez pentsa, justu-justu bizitzeko. Adibidez, Etorkin nire garaian Frantziako gobernutik kobratzen genuen minimo bat. Baina bueno, holako esperientzia edukitzea, bidaiatzea, oso interesantea izan zen niretzako.

Errepertorioari dagokienez ze dantza egiten zenituzten?
Gogoratzen naiz hasten ginela larrain-dantzarekin, eszenariorako muntatuko bertsio batekin. Oroitzen dut sartzen ginela eta momentu batean batek esaten zuela “euskalduna naiz”, eta denak bueltatzen ginen eta “euskaldunak gara” esan eta dantzan hasten ginen. Inpaktua egiteko moldatuta zeuden dantzak eta urratsak. Fandangoak eta arin-arinak ere egiten genituen, kaskarot-dantza ere bai, baina eszenariorako moldatuta zeuden.

Garbiñe Aizpitarte
Garbiñe Aizpitarte. Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

1991n Zarautzera itzuli eta Gabota dantza eskola ireki zenuen. Ze helbururekin, nola hasi zinen?
Dantzari eta irakasle bezala formatu nintzen Londresen eta ondoren Zarautzen akademia irekitzea pentsatu nuen. Klasikoa eta euskal dantza erakusteko asmoarekin ireki nuen. Helburua zen ekarpena egitea alde batetik eta bestetik, eta ez bakarrik pausuak edo dantzak erakustea, baizik eta beste oinarri batzuk ere sartzea. Luzaketak, oinarrizko teknika deitzen dioguna erakusten dugu gorputza lantzeko. 31 urte pasa dira eta dena ondo joan da, oso gustura ibili gara, bai, ez nago bakarrik, nirekin beste pertsona batzuk ari dira lanean eta orain horiek emango diote jarraipena.

Eta zure akademia irekitzearekin batera Zarauzko eskoletan ere ibili zara dantzak erakusten, ezta?
Zarauzko Udalean gazteen aisialdiari begirako lanketa bat egiten ari ziren eta nik eskoletan dantza lantzeko proiektua proposatu nuen. Horrela, 9-10 urteko umeekin dantza klaseak ematen hasi nintzen, LH4ko ikasle guztiek jasotzen zituzten klaseak. 20 urtean aritu nintzen, orain ikastetxe baten jarraitzen dut.

Ze balorazio?
Interesantea izan da, horrela haur guztiek ukitzen dutelako dantza. Eskolaz kanpoko ekintza bada askok ez dute aukeratzen dantza, baina eskolako ikasgaia izanda denak sartzen dira. Eta oinarrizko urratsak edo dantza batzuk, behintzat, denek probatzen dituzte. Kalean gelditu izan naute orain guraso diren ikasleek esateko asko eskertzen dutela zenbait dantza ikastea umetan, oraindik ere gogoratzen direla eta aritzen direla batzuetan plazan.

Dantzan Ikasi topeketak 2022
Dantza Ikasi topaketak, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Hemen daukat duela 16 bat urte egin zizuten elkarrizketa bateko aiputxo bat, “kulturan ere azalean geratzeko ohitura dugula iruditzen zait, hau eta hori egin bai baina gehiegi sakondu gabe, haurrak aspertuko ote ditugun beldurrez, kontua da dantzan gabiltzan irakasleek epe luzerako begiratu beharko genukeela”. Berdin pentsatzen jarraitzen duzu?

Ez berdin-berdin. Pentsatzen dut dantza irakasleek lan handia egiten dutela dantzan eta serio hartzen dutela. Gehiago hitz egiten nuen elkarrizketa horretan instituzioez. Kulturari lotutako hitz asko, baina gero ez dute sakontzen. Iruditzen zait, adibidez, kirola benetan bultzatzen dela baina kultura eta dantza ez. Dantza ikasketei lotutako araudi edo titulazioa faltan botatzen dut.

Behetik hasi behar dela ikusten duzu, ezta?
Bultzatu behar da oinarri bat eta hortik aurrera joan, ez da bakarrik dantza egitea, umeekin oinarria landu behar da. Pausuak eta dantzak helburuak dira, baina beste gauza asko landu behar dira, eta gu horretan saiatzen gara. 5-12 urte arteko haurrekin lan handia dago egiteko. Pedagogia aldetik metodologia bat sartu behar da nire ustez. Eta, bereziki, erritmoa landu behar da; gorputza kokatzeko lana ere hor dago.

Bereziki zuk zure akademian garrantzia ematen diozu gorputzaren ezagutzari, erritmoari, luzaketak aipatu dituzu. Nola funtzionatzen duzue zuek eskolan?
Erritmoa bisualizatzea da garrantzitsua, txikiek ez dakite zer den erritmoa, baina sumatzen dute. Zenbakiekin, jolasekin... saiatzen gara horretan. Pixka bat lantzen baldin bada txikitatik gero dantzak ikasteko eta dena askoz ere azkarrago doa.

Dantzan Ikasi topaketak Garbiñe Aizpitarte
Garbiñe Aizpitarte haurrekin lantzeko ariketak azaltzen, Dantza Ikasi topaketak, 2022-05-21. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Lan posturalarekin berdin, ezta?
Gorputz bat daukagu eta luzerako iraun behar digu, ez? Kalte eta lesio handirik gabe, horretarako landu behar dugu gorputza. Erritmoa eta lan posturala garrantzitsua da edozein dantza motarako, oinarria da. Hortik ari gara lanean, eta kontuan edukitzen dugu ez dela berdina 5-6 urteko umea eta 12 urtekoa. Adin arabera egokitzen ditugu jolasak eta ariketak.

Teorian irudika dezakegu, baina praktikan ez da horren erraza, hala?
Metodologia bat proposatu behar da nire ustez, ezagutza mailaren eta adinaren arabera. Momentuz dantza irakasleak esfortzu izugarria ari dira egiten, baina formakuntza falta da, hor ikusten dut nik hutsune handiena. Euskal dantzen ikasketak eta titulazioa behar da. Dantza talde eta eskoletan dantzariak dabiltza euskal dantzak lantzen, baina dantza irakasleak formatu behar dira.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa