Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak (Bigarren txanda)

2022/10/18
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak (Bigarren txanda)

Argi geratu da oraingoan ere haurrei dantzan erakusteko baliabideetan sakontzeko beharra eta interesa dagoela dantza irakasleen artean, Garbiñe Aizpitarteren ikastaroaren bigarren txanda antolatu behar izan baitugu. Azaroaren 5erako izen-ematea beteta, azaroaren 12rako bigarren txandarako izen-ematea ireki dugu.

Euskal dantzaren transmisioan txikienekin aritzeko lagungarri izan litezkeen baliabideak ekarriko dizkigu Aizpitartek Dantzan Ikasira. Bi zatitan banatua izango da saioa: lehenengoan dantzariaren gorputzaren prestaketa, beroketak, zaintza, gorputz-jarrera eta oinarrizko alderdi posturalei erreparatuko diogu, eta jarraian dantza gelan lantzeko erreminta eta proposamenak elkarbanatuko ditu Garbiñe Aizpitartek.

Haur eta gaztetxoei dantzak erakusteko orduan gorputzaren ezagutzari eta dantzen oinarrizko erritmoei ematen die garrantzia Garbiñe Aizpitartek. Argi ikusten du euskal dantzen irakaskuntza ezin dela urratsetara eta dantzetara mugatu.

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak

Irakaslea: Garbiñe Aizpitarte
Datak: 2022ko azaroaren 12a, larunbata
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen (2. txanda)

Garbiñe Aizpitarte. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Garbiñe Aizpitarte (Tolosa, 1958)

Tolosan jaioa zen 1958an eta oso gaztetatik hasi zen dantzan, jaioterrian bertan. Gero, 12 urte ingururekin Zarautzera bizitzera joan zen eta han ere dantzan jarraitu zuen. Euskal dantzan, ballet klasikoan eta garaikidean formatua da eta zenbait urtetan dantzari (Hodeiertz, Etorki, Ekarle Taldea) eta aktore (Akelarre, Karraka, Alproja) gisa modu profesionalean ere aritua. Londresen ballet klasikoan formatzen eta Euskal Herrian han eta hemen ibili ondoren, Zarautzera itzuli eta Gabota izeneko dantza eskola propioa ireki zuen 1991n. 31 urtean aritu da bere eskolan zein Zarauzko ikastetxeetan dantza klaseak ematen.

-----------------------------------------------------------------------------

Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeekin koordinatuta, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.

 

Beasaingo udaleko logoaGipuzkoako Foru Aldundia