Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?

Dokumentuaren akzioak

Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?

2022/10/18 08:10
Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?

Patxi Montero, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

"Nortzuk diharduzue helduei dantzan irakasten? Eta zenbatek landu ohi duzue biribilketa zuen eskoletan?” galdetu du Patxi Monterok. Helduei dantzan erakusten diharduten hogei dantza irakasle ingurutik pare batek bakarrik diote euren klaseetan lantzen dutela. Badirudi jakinekoa dela, ez dagoela landu beharrik, baina askotan arazoak sortzen dira, eta kasu horietan aspergarria ere gerta daiteke. Hori saihesteko hainbat gako eskaini ditu Patxi Monterok Dantzan Ikasi topaketetan.

Aspergarria ala dibertigarria?

Biribilketa, karrika-dantza, kalejira, atalataikoa... hainbat izen dantza espresatzeko modu bati esateko”. Hasteko, karrika-dantzan edo biribilketan ageri diren irudi batzuk erakutsi dizkigu Monterok: 1940-50 hamarkadetako batzuk (Lizarra eta Iruñeko jaietan, Lekeition, Bakion…) eta aurten bertan Kataluniako ospakizun baten amaierako soka edo katea. “Bideo horietan ikusten dudana da batez ere giro bat. Eta barruko zerbait espresatzeko modu bat, poztasun bat, alaitasun bat… Biribilketa dantza sozial ludikoa da. Komunitatean alaitasuna, festa… elkarrekin dantzaren bitartez bizitzeko era bat-batekoena… eta oso arkaikoa”.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 biribilketa

Bideoko irudietan ederki funtzionatzen du, baina “gaur egoera oso bestelakoa da. Nahiko galduta dugu bat-bateko biribilketarako joera, gutxietsita dago, infraerabilia”, eta plazan edo ikasgelan dantzan jarrita, desegokitasun hauek ikusi ohi ditu Monterok: noraezean jardutea (beti ‘aurrera’, baina helbururik gabe), iparra edo talde sena galtzea (ondorioz, non zauden ere), sokak etetea, sokako muturretakoek ez jakitea zer egin eta, ondorioz, baita asperdura sortzea ere. 

Dantzan Ikasi topaketak Patxi Montero
Patxi Montero, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dibertigarria izateko gakoak

Giro bat behar da eta jolastu, batez ere jolastu”, eta horretarako ikasleei baliabideak eman behar zaizkiela dio Monterok, jaten eman behar zaiela, alegia, ohitura galduta dutelako eta erreferenteak faltan. Bere esanetan hauek dira zaindu beharrekoak: Sokako lehenaren edo aurreskuaren ‘artzain’ ardura. Taldea zaindu behar du: “Ondo al goaz? Abiadura egokia al da? Gustura al dabiltza sokakoak?” eta bermatu behar du soka ez etetea. Tira egite horretan, barrua bilatzea gomendatzen du. Horrela, “jendea bildu egiten duzu eta badakite non dauden, kokatu egiten zaitu, segurtasuna ematen du, talde sena ematen diozu dantzari, eta sokako kideen arteko interakzioa ere errazten du”.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 biribilketa

Soken neurriari buruz ere aritu da,“ni artzaina baldin banaiz, nire taldea zaindu behar baldin badut eta baldin badaukat plaza osoa hartzen duen soka infinitu bat, hori maneiatzea oso zaila da”. Apurtzeko arrisku handiagoa dute soka luzeek, beraz, soka gehiago eta txikiagoak proposatzen ditu.

Jolastu” dio behin eta berriz, eta horretarako ideiak eta baliabideak eskaini behar zaizkiela ikasleei: zubiak, sokatik korrora igaro eta alderantziz, espiralak, sugeak… Jolas horretan, sokako atzeko muturraren (atzeskuaren) konplizitatea ere garrantzitsua dela dio: “ez-hitzezko komunikazioaren bitartez, bilatu interakzio bat bien artean jolasa aberastuko duena, aukera gehiago emango dituena: orain zu, orain ni, orain gonbidatu zubipetik pasatzen, orain banoa ni…”.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 biribilketa

Eta biribilketa urratsa? “Urratsa ez da garrantzitsua. Ez tematu horrekin. Utzi ateratzen. Aterako da, zuk esplikatu gabe ere aterako da. Hori bai, musika egokiak aukeratu behar horretarako, ‘urratsa’ aterako digutenak”.

Monteroren iritziz, biribilketa indartuko badugu, zera egin behar da: “balioan jarri, erabili (kalean, testuinguru errealetan), eta gu eredu izan gure proposamenekin, baina eredu dibertigarri, erakargarrian”.

Baina nola landu?

Helduekin lehendabizi froga egiten duela azaldu du, eta hor ia beti agerian geratzen direla lehen aipatu diren desegokitasunak. Orduan, behin agerian, arazoak eta zaindu beharrekoak zeintzuk diren azaldu, eta baliabide edo ideia batzuk proposatzen ditu.

Estreinakoan ‘demostrazioa’ egiten du Monterok, berak tira eginda sokari, zaindu beharrekoak errepasatu bitartean eta jolaserako baliabide batzuk erabilita. Baina jarraian, behar beste egun hartuta, banan-banan guztiek hartu beharko dute biribilketa gidatzeko ardura: “Egun bakoitzean, ikasle batek egin beharko dio tira sokari. Niretzat oso inportantea da norbera sentitzea ardura horretan”. “Jardun bakoitzarekin denek ikaste dute, denek senti baitezakete zer joan den ondo, zer ez den ondo joan, zer egingo lukeen norberak… Ekinaldi bakoitza denontzako ariketa da.”

Dantzan Ikasi topaketak Patxi Montero
Patxi Montero, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2022-05-20. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Haurrekin, Monteroren proposamena izan da ez ‘lantzea’, lantzea baldin bada haurrak sokan heltzen derrigortzea eta paTan, paTan, paTan…urratsa’ lantzea. Eta batez ere ezezkoa eman die “erabilera mugatzaileei: klaseko derrigortasuna, edo justu dantza emanaldietako sarrera edo irteerarako erabiltzea”.

Lanketa akademiko mugatzaileen” ordez, justu aurretik desegoki bezala planteatu den hori guztia bilatuko lukeela dio: “Jarri musika eta utzi espresatzen, jolasten, lurrera jausten, soka eteten…”. Zaindu beharreko muga bakarrak, minik ez hartzea, minik ez ematea, eta elkarrenganako errespetua. “Baina zirikatzea bai, jolas giroan! Gatz-piper hori ez dadila gal!” dio Monterok. Helburua, bizi dezatela musika hori eta dantzaren espresio hori (taldean, sokan elkarri eskutik helduta) elkar-jolaserako baliabide dibertigarri bezala. Aldi berean, eta ez da helburu txikia, musika-doinu horiek deskubritzea, eta gustagarri bihur daitezen. Orainerako, eta beraien etorkizunerako.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Dokumentuaren akzioak

2022/10/18 10:19
Hona hemen aurkezpenerako erabili nuen diapositiba-gidoia, inori baliagarri baldin bazaio (eginda dagoenez...):
https://drive.google.com/[…]/view?usp=sharing

Eta zuk, dantza-irakasle, nola 'lantzen' duzu biribilketa zure eskoletan? Interesgarria izango litzateke zuen esperientzia partekatzea, guztiok ikasteko...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa